jueves, 20 de diciembre de 2018

Zarautz2050

2050 urtean kokatzen da aurtengo proiektua, Zarauzko herrian. Gaur egungo egoera honela jarraituz gero, itsas maila dexente igoko dela egiaztatuta dago. Gaur egun ere, talde ekologistek duela urte batzuk abisatu zutena ezin dute ezta gobernu atzerakoienek ukatu. Hori dela eta, zein da arkitekturak jokatu beharko duen papera? Bada, erresilentzia lantzen hasi beharko gara, ez badugu nahi kaosean murgildu.




Planteatu zaigun azera da, gaur egungo Zarauzko San Pelaio tren geltokia dagoen tokiangeltoki intermodal bat eraikitzea, busak, trenak eta txirrindulak izango direlarik kontuan hartu beharreko garraiobide nagusiak.

  


Kokapena ez da edonolakoa, izan ere naturgune garrantzitsu baten ondoan gaude, paduraz inguratuta. Hori dela eta, ingurugiro berezia da, eta lehen aipatutako mareen igoerak berebiziko garrantzia izango du. Nire kasuan, proiektuaren gakoa hasieratik bideratuta egon da padura hauen azalera handitzera, gaur egun gehiegi artifizializatutako ibaiari nolabait ateak ireki eta hedatzen uzteko. Bada, marraztutako hiru lerroek hiru egoera ezberdin irudikatzen dute, baina ulertzen da espazio guztia urperagarri bezala.

Azkenean, helburua espazio erresiliente bat sortzea da, "hondartza handi bat" sortzea alegia. Ezen egoera ezberdinetan funtzionatuko duen. Horretarako gaur egungo bideak birmoldatuko dira, batez ere ibilgailuentzako direnak, eta oinezko zein txirrindulazkoak gehitu. Horrela, uraren eraginez aldatzen doan ekosistema aurkituko dugu, gaur egungoa baino aprobetxagarriagoa; paseatzeko, kirola egiteko, naturaz gozatzeko, landatzeko...

Proiektua planteatzerako orduan oso kontuan izan da momentu oro jada inguruan existitzen dena. Egia da, lehen esan legez padurak handitu direla eta gune inundagarria sortu dela, baina hori izan da lehentasuna eman zaiolako bertako hezegunea errekuperatzeari.






Bada, gakoa edo funtsa izan da gaur egungo geltokian atxikitu eta hortik ingurura zabaldu, nolabait akordeoi bat bezala. Hormigoizko pantaila hauek espazio ezberdinak sortzen dituzte, pribatutasun mailaren arebera sailkatuz. Programaren barruan tren geltokia, txirrindula gordegailua, kafetegia eta denbora baterako migranteen etxea aurkitzen dugu. Esan bezala nahiko programa mixtoa da, eta pribatutasun maila minimo batzuk bete behar dira, egoera ezberdinak emango baitira eguneko ordu ezberdinetan.




Hala ere, migranteen etxearen helburua ez da soilik hauek hartzea, baizik eta integrazioa bultzatzea, eta hori dela eta zuzeneko lotura dauka inguruarekin, bai eraikinaren barrutik zein kanpoaldean (Ortu batzuekin esaterako). Horrela, nahiz eta ohiko migranteei bideratua egon, gela handi bakarrarekin, espazio bat erreserbatu da, akaso familia handi batentzako edo, egoera berezietarako, alegia.Eraikin osoan zehar sozializazio eta deskantso guneak pentsatu dira, premiazkoak baitira CIEs bat ez sortzeko. Taberna eta aterpetxearen arteko elkarlana edota erlazioa ere sustatu nahi da, eta hori dela eta sukaldea konpartitzen dute, bai kanpokoentzako zein aterpetxekoek aprobetxatzeko. Gainera, ortutik ateratako produktuekin hornitzea izango zen helburuetako bat, izan ere hauek beharraren arabera handitu daitezke.



Bestalde, eraikinaren goiko aldea irigarria izatea proposatzen da, trenaren hangarrera heltzeaz gain plaza ezberdinak sortzeko. Bada, grada bat ere eraikitzen da hangarraren beharrezko elementuen gainean inguruaz gozatzeko eta espazio atsegina sortzeko, paduretara begira.



jueves, 4 de octubre de 2018

Erresilientzia

Proiektuari heltzerako orduan, eta antzerako lanak aztertu eta gero, honako hitza izan beharko luke gakoa. Urarekin eta honen gorabeherekin jolastu beharra dago, honi modu aske batean mugiarazten uzten. Bada, ez dugu ahaztu behar proiektua biotopo batean landuko dugula, beraz, ahalik eta errespetu handienarekin ibili beharko gara.

Horrela, urperagarriak diren parkeak eta horrelako hainbat proiektu aztertu ondoren, zerbait faltan somatu dut; hau da, ura behera egiten duenean soilik paseo moduko espazio bat sortzen da, eta aldiz goian dagoenean bakarrik ikusteko balio duela dirudi. Buelta pare bat eman ondoren, ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoarekin, ez naiz oso urrutira joan erreferentzia baten bila. Hara non, hondartza aztertzea otu zait. Bi egoera guztiz ezberdinak errepikatzen dira bertan ziklikoki, eta paradoxikoki, aztertutako proiektuekin alderatuta, hondartzak beti dauka mugimendua eta aldi oro etekina ateratzen zaio.



Honekin batera, Asturieseko Luanco herriko tenis txapelketan erreparatu dut. Kuriosoa da nola herriko batzuek hasi zuten betiko ohiturei jarraituz eta nola lortu duten kategoria handiko txapelketa antolatzea. Estadio bat eraikitzen dute egun horietarako eta marea jaisten denean tenis zelai bezala funtzionatzen du, bestela, gradak dituen igerilekua da.
















Hala ere, lehen aipatu legez, gure kasuan biotopo batean egingo dugu lan, beraz, kontu handiarekin ibili beharko gara naturarekin. Honelako adibideak gehienbat hareazko hondartzetan ematen da, nukleo urbanoetatik gertu; eta tamalez bertan naturak (animalia eta landareek) presentzia gutxi edukitzen dute.

Biotopoa erresilientzia espazio handia bihurtzea da helburua, betiere errespetuz eta esku-hartze mugak ondo zehaztuz.

martes, 11 de septiembre de 2018

Lehenengo burutapena

Aurtengo lana Zarauzko Iñurritza espazio babestuaren eta herriarentzat sekulako muga suposatzen duen trenbidearen ondoan garatuko da. Bertan, suhiltzaileen eraikinaren ondoan, kasik abandono egoeran dagoen espazioa du, ibaiaren inguruan hedatzen dena.

Aurreko urtean bezala urperagarritasuna landuko dugu, eta hona hemen orain arte hirigintzan txarto egindako adibiderik argiena. Izan ere, bi horma jarri dizkiote ibaiari berari eta horrela epe labur batean arazoa konpondu dute.

Bada, pare bat buelta eman beharko diogu egoerari eta modu honetan parkea Iñirritzaren parte integratu eta baita herriarekin kohesionatu. Horretarako honako adibide hauek aztertu ditut. Hiru parkeek urarekin dute erlazioa, bakoitza bere neurrian eta forman, zeren eta batek modu naturalean bereganatzen du urperagarritasuna eta besteak artifizialagoak direla esan genezake.

Hainbat ekintza uztartzen dira, erabilera ezberdinak eskainiz. Sinpletasunetik hasita (DJArquitecturaren proiektua) eta ingurua oso ondo ulertuz, teknologia berrienen erabilerara arte (Madrilgo Toyo Itoren Gavia parkea).

Hona hemen aztertutako parkeei buruzko informazioa:

Toyo Itoren Gavia parkea:

https://www.plataformaarquitectura.cl/cl/02-255461/obras-del-parque-sustentable-disenado-por-toyo-ito-para-madrid-siguen-abandonadas-despues-de-6-anos

https://proyectos4etsa.wordpress.com/2013/01/22/el-parque-de-la-gavia-2003-toyo-ito/

Alacanteko Parque La Marjal:

http://www.i-ambiente.es/?q=blogs/parquelamarjal-un-parque-urbano-inundable-como-solucion-inteligente-y-sostenible

DJArquitektoen parkea:

http://djarquitectura.com/non-solid-landscape/

lunes, 2 de julio de 2018

MARTUTENE_Auzo produktiboa


IBAI ERTZAREN TRATAERA
Orubean ura sartzea bermatuko da, hau da, aurreko eraikinak kenduko ditugu, itsasaldiak eragindako maila aldaketak auzokideen ordutegi eta ohituretan barneratzeko, naturarekin konexio estuagoa bermatzeko. Ginera, honako izaera handitzeko ibaiaren inguruko bidea  pasabide bihurtuko da, kotatik 6m altxatuz.
Geroago prototipoak oinarrian jarriko dira, hasteko hiru aurreikusten direlarik. Hauek 4x4m-ko kuboz osatuta egongo dira hasiera batean, lurretik altxatuz. Honek zuzeneko lotura dauka uholdeharritasunarekin, geroago azalduko dena. Hauek espiral itxuran hedatuko da, eguneroko erabilera eta funtzioetan oinarrituz. Nahiz eta bilatzen den bakoitza autonomoki funtzionatzea, haien arteko konexioak bultzatuko dira, modu ezberdinetan egin daitezkeela, baina gehienbat tipologiekin.
Proiektuaren azken egoeran ibaiareki, inguruko mendiekin edota naturguneekin eta Martutene auzoa berarekin harremanak lortu nahi dira.

URPERAGARRITASUNA
Lehen aipatu legez, urperagarritasuna proiektuaren gako garrantzitsuenetakoa da. Ibaia integratzea izango da helburuetariko bat. Gaur egun Donostian eta beste lekuetan egiten den hirigintzan ibaia mehatxu bezala ikusten da. kasu honetan itsas maila aldaketak integratuko dira, auzokoen bizitzarekin batera.
Honakoa zuzenean klima aldaketarekin erlazionatuta dago, izan ere aurreikusten da epe luzerako proiektu bezala, ezen kolonia edo bloke berriak sortu daitezkeen mendia kolonizatuz eta harreman berriak sortuz.


PAU_Biziberritzen eraldatuz

Hasierako plano honetan Paueko hangarra eta bere inguruak aztertu dira, oraintxe bertan dagoen egoeran bertan. Gunen nahiko degradatua da, baina hala ere badaude hainbat eraikin oraindik erabilera dauzkatenak eta egoera nahiko txukuna dutenak.
Momentuz erabilerarik ez duen hangarra (gune bereziki potentziala), Paueko artxibategi berriztua, kayak alokatzeko denda, co-working espazio bat, ultramarinos denda bat, atelierra txatarreria eta zurgintza tailerrak, esaterako.
Horrela bada, proiektuak birziklapenaren eta euzo izaeraren inguruan biratuko du, ahalik eta posibilítate edo aukera gehien eskainiz; besteak beste, autogestioa, bizikidetza, ekologismoa, ekonomia kolaboratiboa… bezalako ardatzak ere jorratzeko aukera izatea ere helburu izanda. Hala ere, honako proiektuak pertsonak behar ditu garatu ahal izateko, hauek baitira funtsa. Hori dela eta, honakoa proiektu teoriko baterako proposamen bat baino ez da, ikuspegi batetik, behin espacio publikoak oinarri gisa eta eraikinen egoera eta potentzialtasuna ardatz hartuta.
Helburua lanerako eta bizitzarako espazioak uztartzea da, lo hiriei kritika egitea, puntu ahulak indartuz, pertsonak erdigunean duen arkitektura lantzeko asmoz egina.



Kasu honetan handipenak planteatzerako orduan kamarak planteatu dira. Hauek hainbat erabilera izan ditzakete, eraikinaren funtzioari jarraiki. Gehienak etxebizitza komunetan jarri dira, bertan handipena egiterakoan terraza edota negutegiak planteatzen dira, ingurua bizigarriagoa egiteko. Honek gelen aireztapen eta tenperatura erregulazioan laguntzen du. Eraikinari zuzenean akoplatzen zaio eta altuera eta zabalerara ere moldatzen da. 
Honen ebaketa (gehienbat funtzionamendua eta materialak aztertzeko) eta deskonposizioa muntaketa ahalik eta hoberen ulertzeko.
Bestalde, eskubitara proiektua ulertzeko egindako aldaketa proposamena da. Lehen esan legez garrantzitsuena pertsonak dira, beraz, azkenean haiek izango dira auzoaren etorkizuna bermatuko dutenak. Hala ere, planteatutako proposamen honetan fase ezberdinak planteatzen dira auzoa bizigarria egiteko. Erdigunetik hasita etxebizitza komunalekin (ezen banatuta dauden erabilerengatik) plaza biziberritzeko. Eraikin estrategikoak aldatzen joango dira eguneroko bizitza eta lana uztartuko duena.

jueves, 17 de mayo de 2018

Martutene_Auzo produktiboa


Kirolaren aitzakiaz baliatuta, Martutene auzoa biziberritzea helburu du honako proiektuak. Horretarako, Urumea ibaiak Donostian daukan presentziaz baliatuko da, baita hegoalderagoko herriekin egiten duen loturaz. Espazio berde handienak eta kirol ekipamendu eraikin nagusiak detektatu dira, gabeziak aztertzeko asmoz.

Proiektua engranaje moduan funtzionatuko du, lokarri gisa Donostia eta ibaiari jarraika aurkitzen diren herrien artean. Gainera, gaur egungo urbanizazio arazoak aztertu ondoren, bestelako auzo tipologia bat planteatzen da, auzo produktiboa.

Honakoa eguneko ordu ahalik eta gehienetan funtzionatuko du, eta kirola izango du ardatz. Historikoki eman den muga apurtzea du helburu, ibaiak suposatzen duen lotura naturala indartuz. Ertza korridore naturala izatera bultzatuko da, urari espazioa bueltatuz eta trantsizio naturalagoa bilatuz.



Proiektua egiterako orduan modulazioa oso presente egon da, hau da ahalik eta modu efizientean egitea. Gainera, kirolaz gain bestelako ekintzak ere bultzatuko dira, tailer ezberdinekin. Lo hiria izatetik auzo bizira pasatzeko trantsizio horretan bertako industriak indartzea ere oso garrantzitsua aurreikusten da. Bada, inguruko enpresak eta jendeak egingo du lan proiektuan, eraikitzean zein ondoren izango duen bizitzan.

Moduluz osatutako kaiola bat eraikitzen da, geroago kutxa txikiagokoekin betetzen joaten dena. Hauek 12x12x8 metroko neurriak dituzte, eta moldagarriak dira, segun eta zein erabilera izango duten. Horretarako HEB perfilak erabiliko dira seguruenik, eta kutxatxoak balloon frame sistemaz eraikiko dira. Jarraian modulu sinpleenak agertzen dira, konbinazio ezberdinak bultzatuz. Erabileraz gain konexioak nondik egiten diren ere alda daiteke, eta modulu sinple hauek gehigarriak izan ditzakete, ebaketan ikus daitekeen bezala.


Auzoa hiriaren muga dela esan daiteke, aspaldi isolatuta egon delarik. Hor kokatzen dira hain zuzen industria nagusienak eta kartzela, postal hirian itsusi gelditzen dena, alegia. Hala ere, hazkundea hain da handia ezen Martutenera ere heldu den.  Proiektu honekin gaur egungo egoera sozioekonomikoa aldatzea du helburu, baita ingurua tratatzeko beste modu bat ere, hirigintza birpentsatuz.



miércoles, 28 de marzo de 2018

Martutene prototipoa_Basikoa


Proiektuaren helburua:

Edozein proiektu hasi aurretik galdera bat planteatu behar dugu. Inguruaren analisia egin eta gero, ezen bertako jendearekin hitz egin dugun, hamaika plano edota garapen aztertu ditugun, hasierako proposamen basikoari ekin diot. Horrela, ingurura moldatuko den prototipo bat bilatzen dut, auzo produktibo bat konfiguratzeko kirolaren inguruan. Honakoa ardatz, hainbat aukera ematen dira auzoa biziberritzeko, eta bide batez gazteak erakartzeko, esan zigutenaren arabera kolektiborik kaltetuena delako. 






Panelean horretara nola heldu naizen agertzen da, eta baita Donostiako analisi bat, ezen ibaiaren presentzia nabarmentzen den, proiektuan berebiziko garrantzia duena. Hori dela eta, urperagarritasuna kontuan hartu beharreko ezaugarria izan da. Ingurua moldatuko dut nolabait horrekin jolasteko eta uholdeek zein marrek berek eskaintzen dituzten aldaketekin.




Prototipoak:

Proiektua ibaia, Martutene eta mendiaren arteko ardatzaren inguruan hedatzen eta moldatzen joango den prototipoekin eraikiko da, modulu bati jarraiki. Etxebizitza oinarri hartuta, 6x12ko espazioak proiektatzen dira, lauko blokeak osatuz, 12x12x8ko neurriekin. Bada, erabileraren arabera bat, bi, hiru, lau bloke erabilita edota espazio osoa hutsik egongo da. Honek malgutasuna eskaintzen dio proiektuari. Bestalde, kontainerraren ideia ere buruan izan dut, baina Javier Buenoren hitzaldi batera joan eta gero alboratu nuen. Helburua “sintainerrak” erabiltzea izan da, hau da, modulazioaren zatirik hoberena hartu baina moldagarritasuna ardatz, berrerabilpena indartuz. Gainera, egitura 5 m altxatzen da, behealdea aprobetxatzeko eta erabilgarri izateko, ura dagoenean zein lehor dagoenean, aisiarako, ortuetarako, entrenatzeko…



- Bada, hauek izango ziren erabilitako influentzia batzuk:

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhCNLYJz9L3JkA0I2rNTlHIvxF9bO0gMcIGrUOU3M-MwgZ-j11qW-jL8IkfafSUCgQgBXBK-hvvKXImzYz2IA8FdhcOTP-bkFzVW7j8FDMHbJUZ3poXoLsoAD7O9Di6fSVje6NKomwGEqY/s1600/GFO2.jpg

http://asisan.blogspot.com.es/2015/12/gfo2.html

http://www.ctrl-space.net/hamburg.html

http://afasiaarchzine.com/2017/12/cuac-castellano/cuac-castellano-industrial-reflection-europan-14-hamburg-16/

http://carlesenrich.com/


- Gainera, Martutene Donostia hiriko aldirian kokatzen denez, honako liburuari begiradatxo bat ere eman diot:

https://issuu.com/punt6/docs/postsuburbia



miércoles, 14 de marzo de 2018

Espazio publikoak eta hirigintza feminista

Martuteneko proiektu honetan aurkitzen dudan zailtasunen artean handienetarikoa espazio publikoarena dela esan daiteke. Azalera handiko eremua da, jada eraikita dagoen auzo baten parte integratzeko helburuarekin, erabilera ezberdinekin. Gainera, auzo produktiboa den heinean hainbat erabilera, funtzio, aktibitate... jorratuko dira bertan. Aukera ezin hobea honako testuan dioena martxan jartzeko!

https://www.elsaltodiario.com/huelga-feminista/8-marzo-urbanismo-ciudadana-tu-batalla-ciudad

Lanean diardugu...

jueves, 22 de febrero de 2018

"...convertir en privados los espacios de una ciudad que antaño eran comunales porque eran eso, barrios."

Bilbo eta bere auzoen garapenaren inguruko artikulua, proiektuan aplikatu daitekeena

https://www.elsaltodiario.com/ciudad-marca/gentrificacion-urbanismo-bilbao-el-capital

martes, 20 de febrero de 2018

Martutene egunotan

Jada hamaika egun daramatzanean euria gelditu barik, horrela dago Martutene ingurua

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5414743/uholde-arriskua-gipuzkoan-2018ko-otsailaren-20an-alerta-fasea/

sábado, 17 de febrero de 2018

Lehenengo aurrentrega

Hona hemen lehenengo aurrentregaren panela:


Bestalde, auzo produktiboei dagokionez CUAC arkitektura estudioa aztertu dut, haien proiektu bat aurkitu bainuen honako web orrialdean: http://afasiaarchzine.com/

Hauek dira estudioaren bi proiektu interesgarri

http://afasiaarchzine.com/2017/12/cuac-castellano/#more-99029

http://www.cuacarquitectura.com/#!/archivo/trabajo/made-of-ciney/

Lanean jarraituko dugu!

miércoles, 14 de febrero de 2018

Casa-Taller Croquis. Edificio jardín hospedero y nectarífero para mariposas de Cali


Honako testuaren izenburuan jada gaiaren funtsa edo azaltzen da, "Arquitectura enzimatica". Honela definitzen da enzima: "Las enzimas son moléculas de naturaleza proteica que catalizan reacciones químicas, siempre que sean termodinámicamente posibles: una enzima hace que una reacción química que es energéticamente posible, pero que transcurre a una velocidad muy baja, sea cinéticamente favorable, es decir, transcurra a mayor velocidad que sin la presencia de la enzima. " (Wikipediatik)

Zuzenki erlazionatuta dago gaiarekin, eta hainbat proiektu azaltzen badira ere, hasierako Caliko casa-taller mariposarioan zentratuko gara. Hala ere, denek konpartitzen dituzte ezaugarri antzekoak, aurre egiten diote etorkizun ez oso urrunari, klima aldaketak bultzatuta. Bada, arkitektura prototipatzen saiatzen dira honako proiektuak, estandar batzuk sortzen, sistema batzuk, erantzun egokiak bilatzeko.

Gure testuaren kasuan, Caliko etxe-tailer-mariposarioan, lana eta egunerokoa uztartu egiten dira, eta aitzaki bezala funtzionatzen du bertan tximeleta batzuk sartu eta espazio atseginagoa lortzeko. Bada, honek etxea freskatuko du eta giro berezia sortuko du. Lehen aipatutako klima aldaketarekin ere zuzenki lotuta dago, bestelako fatxada bat planteatzen da, fatxada berde baina iragazkorra.

Erantzuna eta emaitza oso onak dirudite, behintzat, planoan. Hala ere, eta pixka bat arakatzen, dirudienez ez da behar bezalako emaitza lortu errealitatean. Beste klasekide batek blogean azaldu legez, ez omen daude tximeleten arrastorik. Gainera, fatxada begetala prozesu baten ondorio da, hau da, planoetan modu batean errepresentatu egiten da, baina gero naturak modu batean edo bestean haziarasten du. Hor dago, nire ustez, proiektuaren gakoa. Prototipo bat sortu da, egituralki eta espazialki ondo funtzionatzen duena, baina hirugarren bariantea sartzerakoan, emaitza aldatu egiten da, eta kontrolaezina da. Natura sartzearen ondorioetako bat da, aurreikus dezakegula nola hasiko den baina ez dugula azken hitza, horregatik da hain zaila planoetan irudikatzen. Burura etorri zait, besteak beste Gasteizko Europa eraikina edota Donostiako San Telmo museoa, ezen biek fatxada begetal bat duten baina emaitza oso ezberdinekin proiektuarekin alderatuta.

domingo, 4 de febrero de 2018

Martutenera ibilaldia

Aurrekoan ibilaldia egin baino lehen taldekideak Martutenera joan ginen auzoa gehiago ezagutzearren, espazioak bai eta bertoko egunerokoa ere, asteazken goiz batean. Horrela bada, hainbat pertsonekin egon ginen hitz egiten, haien esperientziak konpartitzeko. Batzuekin kalean bertan hitz egin genuen, besteekin haien lokaletan eta kasu batzuetan begiratzera soilik mugatu ginen. Batez ere lagin heterogeneo bat bilatzen genuen, adin eta genero ezberdinekoa, ahalik eta informazio gehien biltzeko. Horrela bada, hona hemen jasotako pintzelada batzuk, eskematikoki adierazitakoak:

EMAKUMEA_DENDARIA_ HELDUA

  •          Martutenetik irten-atera oso zaila, sarbide kaxkarrak
  •          Obrak beti erdizka
  •     Garraio ezberdinen artean arazoak, hauen arteko bizikidetza zaila (oinezkoak, txirrinduak, kotxeak, autobusak…)
  •          Nagusiek arazoak dituzte medikuarenera joateko, Txominen baitago
  •          Errotonda puntu beltza trafikoarentzat
  •          Hainbat gauza behin behinekoak omen dira, “probisionala” azkenean emaitza
  •        Ibaian egindako lanarekin oso pozik, nolabaiteko konexioa Donostiarekin, baina honek zentzu bikoitza izan dezake, “un arma de doble filo”, hauteskundeak direla eta, interesak
  •          Peatonalaren beldur
  •     Orokorrean, nahiz eta auzo laua izan, irisgarritasun txarra. Busaren adibidea, ezen bikoitza denean galtzada osoa baino gehiago okupatzen duen. Gainera, bidegorria errepide nagusian kokatu dute, arazoak, eta barruko kale batzuk oinezkoentzat egin, aparkalekuak murriztuz eta kalea hiltzen
  •         Astigarrarekin konexioa, astean zehar eskola konpartitu, baina soilik ordu horiek


GIZONA_BI MULETA_BANKUAN ESERITA_NAGUSIA

  •         Auzo oso erosoa, laua delako, trenak konexio erosoa suposatzen du
  •          Paseoa oso ona eta polita
  •          Nahikoa komertzio eguneroko bizitza egiteko, farmazia egoteak garrantzia handia
  •         Gauzak faltan baina zehaztu gabe, beti dago zerbait hobetzeko
  •         Ibaiak arazo larria suposatzen du, badirudi konponduta dagoela
  •      Aldaketa oso nabaria azken 40 urteetan, lehen auzo konfliktiboa


EMAKUMEA_PASEATZEN_NAGUSIA

  •           61 urte Euskal Herrian, Errioxatik etorria
  •           Auzo erosoa, denetarik dauka
  •           Riadak oso arriskutsuak (83ko adibidea), orain ez, paseoa polita
  •           Ospitalera joateko autobusa


GIZONA_TABERNARIA_HELDUA

  •     Egunerokotik at beharrezkoak diren komertzioak faltan, esaterako, arropa dendak, zapata dendak…
  •           Komunikazio egokiak
  •          Umeek ez dute auzoan bizitza egiten, soilik eskola; hala ere, bertokoak inoiz parkean


EMAKUMEA_UMEA ZAINTZEN_LOIOLAKOA_NAGUSIA

  •           Asko hobetu da
  •           Paseoa Astigarragaraino luzatu? Konexio ona litzateke, lotura
  •           Hasiera batean La Colonia etxeen inguruan sortu, polita (ortuak, villak, baserriak…)
  •           “Hacer sitios para VIVIR”, politak ez, praktikoak baizik. Jauregiak kontserbatzeak garrantzia, Martuteneko Kristina Enea parkea
  •         Nagusiak paseatzen, gehienbat barruko errepidetik
  •         Parkea diseinatzerako orduan Loiolakoa eredu, lehengo espazio publikoak abiapuntutzat. Geltokia ondo baina plazan zerbait faltan
  •         Alerodun etxeak, klimara egokituak, ez estandarrak
  •         Donostia postal hiria… ORAINA eta ETORKIZUNA pentsatzen hasi beharko
  •         Arkitektura gustukoa, espazioetan interesa, Guggenheim adibide gisa


EMAKUMEAK_HAURTZAINDEGI KANPOAN_MIX

  •           Segurtasun falta: errepidean abiadura handia (poliziak auzo barruan eta badenak), ibaia oso leku iluna (de cara a la galeria polita) eta konexio falta berarekin (umeek ezin dituzte ahateak ikusi)
  •           Birgaitze orokorra behar duen auzoa, kaleak ez daude ondo (“Somos un barrio abandonado pese a pagar los mismos presupuestos”)
  •           Umeentzako parkean estalkirik ez, ezta frontoian, euria ari duenean estankoko aurkupeetan
  •           “No se acuerdan de nosotrxs ni los malos”
  •         Zaintzak erdizka? EZ (nagusienek baietzaren alde, pertzepzio ezberdinak, errealitate ezberdinak)
  •           Gazteek ez dauzkate espaziorik, ez dira ikusten. Seguruenik kanpora, ezer ez dagoelako, taldetxoetan, futbol zelaian…
  •           Ondorioa: “Si empezamos con lo malo tenemos todo el dia…”


GIZONAK_TABERNAN_HELDU/NAGUSIAK

  •           Gazteak lokaletan edo etxean+kirola, lehengo ohiturak galduta (poteoa)
  •           Anbulategia faltan? (zerbait esatearren)
  •           “El centro es el centro y la periferia es la periferia”
  •           Zerga berdinak, baina “Garbitzailea agertzen denean le hacemos la ola”


GIZONAK_TABERNAN_GAZTEAK_+25 (aprox)

  •           “Es una recta, no hay nada”
  •           Donostiara edo Astigarragara
  •           Gaztetxerik ez
  •           Anbulategia auzoan egongo balitz hobe, bestela Txominera
  •           Aisialdirako soilik nagusientzako tabernak, ez gimnasiorik ez ezer, futbol zelaia bakarrik
  •           Ibaiko pasealekuak erabilera gutxi, gune berde gehiago hobe
  •           “Barrio de periferia, al margen de Donosti”
  •           Komunikazio egokiak
  •           Txirrindua hartu eta Astigarragara, gune erosoagoak, zabalagoak. Horrainoko pasea politago, erosoago…


ONDORIOAK


Orokorrean hitz egindakoekin esan digute gabezi batzuk egon badaudela, baina askotan ez dute jakin hauek detektatzen. Adibiderik argiena anbulategian dago, hori izan zitekeen detektaturiko beharrik handiena, bada. Gainera, ikuspegi orokorra ibaiaren obra ondo dagoela da, polita gelditu dela. Hala ere askok onartu digute erabili bez ez dutela egiten. Aipatzekoa da baita nola denek oso argi daukaten bigarren mailako hiritarrak diren postalezko Donostia honetan. Nolabait egoera Bilboko auzoekin konparatuko nuke, gertutasunagatik, eta nola orokorrean jendea pozik dagoen hiria polita dagoelako (norentzat bideratuta?) baina berez espazio hauek erabiltzera heltzen ere ez diren, apenas bistarekin gozatzen dituzte. Gainera, Donostiarekin konexioa sustatzeko obra ponpoxo bat planteatzen da eta hiriko baldosa jartzearekin nahikoa dela dirudi, baina auzotarren gehiengoen iritzia kontrakoa dirudi, nahiz eta askok badirudi alde batera uzten dutela nolabait hiri horren umezurtz ez sentitzearren, Donostiaren parte izateagatik, alegia. Hainbat gauza aldatu beharko ditugu proiektu honetan, iritziak oinarri eta ibaia proiektuaren ardatz bihurtuz, espazio eroso eta praktikoak birpentsatzeko eta rol ezberdinak ez errepikatzeko. 

sábado, 3 de febrero de 2018

Del Centro a Martutene, vivir puede ser doce veces más caro (GARA)

Un estudio ha analizado la evolución del precio de la vivienda en Donostia en base a las transacciones que se realizaron entre 2010 y 2017. La media del metro cuadrado se sitúa en los 4.150 euros. Se confirma la bajada de los precios en barrios como Altza y Martutene, aunque siguen rozando las nubes en el Centro, habiendo diferencias entre este y la periferia de uno a diez. Un experto califica Donostia como una ciudad muy tensionada en ese sentido.

La Encuesta de Percepción Ciudadana realizada recientemente por el Ayuntamiento de Donostia confirmó que la vivienda es la principal preocupación de la ciudadanía (que sigue siéndolo, vaya). La capital guipuzcoana aparece siempre en el podio de las ciudades más caras del Estado; incluso, en más de una ocasión, una de sus céntricas calles ha ocupado ese dudoso honor. En ese aspecto, nada de lo que presumir, más bien que reflexionar.
Un nuevo e inédito estudio encargado por la entidad municipal Etxegintza ha arrojado cifras exactas sobre el mercado de compra-venta de vivienda tras analizar las transacciones que se han hecho en la capital entre 2010 y 2017. La fuente ha sido el registro de la propiedad.
Según concluye, el precio medio de la vivienda en Donostia se sitúa en 4.150 euros el metro cuadrado, y el pico se alcanzó en el primer trimestre de 2011: 4.957 euros el metro cuadrado. No obstante, el edil de Urbanismo Enrique Ramos incidió en que no existe la homogeneidad sino «muchas realidades». Por ejemplo, dijo que hay barrios en los que el precio de la vivienda ha caído hasta un 30% y un 40%, como los casos de Altza, Bidebieta y Martutene. «El precio de la vivienda es una realidad muy parcial y no describe en absoluto la realidad completa de la ciudad», que varía mucho barrio a barrio.
En contrapartida, hay zonas donde ha subido y lo ha hecho, además, por encima de la media de hasta un 10% respecto a hace una década. Ramos agregó que la diferencia entre el precio del metro cuadrado más bajo y el más alto puede alcanzar una diferencia de uno a diez. Según este estudio, tan sólo tres de barrios se encuentran por encima de la media de los quince de Donostia: el más caro de ellos es el Centro, con un precio medio de casi 5.000 euros el metro cuadrado, seguido por Miramón con 4.600 euros y El Antiguo, con 4.400, mientras que justo por debajo de la media se encuentran Aiete y Gros.
Los extremos en los precios quedan constatados: si el precio medio del metro cuadrado en Martutene es de unos 1.500 euros, en otras zonas el metro puede alcanzar los 18.000 euros».
José Luis Polo, presidente del Colegio Oficial de los Agentes de la Propiedad, ha elaborado el estudio, que servirá para proponer medidas de actuación en materia de vivienda, según afirmó Ramos. En primer lugar, admitió el experto que tiene una opinión «crítica» con las medias y que conviene desmenuzar las realidades para poder extraer fotografías fidedignas.
Respecto a Donostia, constata que se comporta como una gran ciudad del estilo de Madrid, Londres o Barcelona. Es decir, donde las diferencias entre el centro y los barrios periféricos son considerables. «Es una ciudad que tiene sus problemas y que el Departamento de Urbanismo tendrá que analizar. Hay una situación compleja de ciudad, a 1.800 euros el metro cuadrado hasta los tops de 18.000 y una media asentada de 7.000 en las zonas centrales que hace que la propia ciudad se tensione y que la capacidad que tiene de movimiento sea complicada», explicó.
Describió a la ciudad costera como una ciudad «centrípica» en la que existe «una auténtica tensión por vivir en el centro». «Esa imagen idílica, la imagen vendible, tensa la ciudad. Ocurre en otros lugares, pero con menos intensidad», afirmó.
Plan de Vivienda
Ramos valoró de forma positiva la profundidad del estudio, y avanzó que ayudará al equipo de Gobierno a establecer pautas y actuaciones concretas que se incorporarán en el Plan de Vivienda que se presentará a mediados de febrero.

Irabazi Donostia, a través de una nota, cree que con estos datos queda corroborada la polarización en los precios de la vivienda y la especulación que hay en el mercado. Esta formación matiza que el estudio resulta totalmente insuficiente para abordar de forma eficaz el acceso a un hogar.

jueves, 1 de febrero de 2018

Bilboko horma (Berriako artikulua)

Gero eta horma eta hesi gehiago daude munduan, zementuzko horma benetakoak eta altzairuzko hesi hilgarriak, baina denek ere horma bakar bat ispilatzen dute, desberdintasun basatiarena, eta horma horrek agerian uzten du munduaren zati batek nola menderatzen duen bestea, hura ustiatzeko, arpilatzeko, baita suntsitzeko ere, sufritzen ari den bidegabekerien kontra matxinatzen denean.

Mugak kontrolatzea eta hormak eraikitzea, hain zuzen, ahalegin absurdo bat da geraezina den hori gerarazteko eta Mendebaldeko kaleetan ikusten ez uzteko Mendebaldeak berak, zuzenean edo armak fabrikatuz eta merkaturatuz —bere ongizateari irabazi eta onura handiak dakarzkion jarduera baten bidez—, sortu dituen eta oraindik ere sortzen dituen gerren ondorioak.

Behar duenari asiloa ukatzea krimen bat da, eta kito. Gerretatik, gosetik eta zapalkuntzatik ihesi dabilen jendeari babesa ematea eragozteak erakusten du zein den mundu «zibilizatuaren» benetako aurpegia; agerian jartzen du haren hipokrisia, eta erakusten du salgai iruzurrezkoak eta tranpatiak direla demokrazia deritzon hori eta giza eskubideak, eta mundu hau kontrolatzen dutenei ez zaizkiela inporta pertsona pobretuak; aitzitik, salgaiek, diruak eta armek zirkulatu dezaten inporta zaie.

Ni ez nau harritzen hormak eraikitzeak, horiek eraikitzen dituztenek berek bidaltzen baitituzte hegazkinak beste herri batzuk bonbardatzera eta baita tankeak ere haien lurraldeak okupatzera, eta horiek berek suntsitzen baitituzte Mexikoren eta AEBen arteko mugalde mortuko ur deposituak, No Más Muertos GKEak emigratzaileei bizia salbatzearren jarriak dituenak.

Horma eraikitzen ibiltzen diren horietako batzuk hemengoak dira; guregandik gertu bizi dira, euskaldunak dira, eta jada badute beren lotsaren horma Zierbenan —bejondeizula, lehendakari—, bai eta beste horma ikusezin asko ere erroldaren, DSBEaren eta paperen ingurukoak.

Beti saldu nahi izan digute gauzak bestela gertatzen direla Euskadin, bestelakoak garela, hemen arazoak hobeto konpontzen direla; baina errealitate gordinarekin harremanik txikiena izan orduko, gobernatzen gaituztenek neoliberalismo basatiaren arauak betetzen dituzte, eta kontrolerako eta zapalkuntzarako lanabes berberak erabiltzen dituzte beren interes baliotsuak babesteko. Ezerk ez diezaiola eragin diruaren eta salgaien zirkuituari, aurrerantzean ere oso seguruak izan behar baitute, eta Bilboko portuaren inguruan dabiltzan ezkutuko bidaiarien mehatxutik libre egon betiere. Batik bat, ondo segurtatu behar dira handik irteten diren armen edukiontziak.

Izan ere, izugarrizko armamentu industria dugu: Euskadiko ehun enpresak baino gehiagok parte hartzen dute defentsan; sektore horrek 600 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu urtean, eta, krisia gorabehera, %15 handitu ditu salmentak. Hori da garrantzitsuena; gero, ez dio inporta ea diru hori beste herrien odolak zikindua dagoen; negozioak ez du inolako zerikusirik sentimenduekin; ez dugu arriskatuko industria oso baten etorkizuna ezkutuko bidaiari batzuengatik.

Horma bat jarri, eta kito; gero, pixkanaka desegingo dugu Zierbenako kanpamentua eta egiten ari garena kalean oihukatuz eta salatuz dabiltzan «gureetako» inozo horiek biharko egunean ulertuko dute ez dagoela kontuak konpontzeko beste modurik. Jakin egin behar dute ezinezkoa zaigula kasu egitea eta, aldi berean, mundu «moderno» eta «zibilizatuarekin» harmonian segitzea. Kontrola eta hormak dira modu bakarra «besteengandik» babesteko, horiek beren mugimenduekin mehatxatu egiten baitituzte guk hemen, gure artean eta guretzat, ezarriak ditugun orekak. Horixe da Mendebalde deritzon mundu basati honen logika, indigenen eta pobretuenen aldean.

Mendebaldeko Zibilizazioaren zutaberik gehientsuenak —genozidioak, mundu gerrak—, izan ere, orain horma gainditzen saiatzen ari den «beste» ukatu, suntsitu eta pobretu horren odolaz eta izerdiaz zikinduta daude.

Baldin eta, egunen batean, pobretu horiei bururatuko balitzaie, hormaren bestaldetik, «zibilizazioaren» eta «modernitatearen» zirkuitua eta zirkulazioa hondatzea edo etetea, orduan ez genuke beste erremediorik izango: gure ehiza hegazkin bonbaketari izugarriak eta gure tanke moderno sofistikatuak bidali besterik, berriro ere «demokrazia» ezartzeko, «terrorismoa» amaitzeko eta «gaizkia» errotik eta sortzetik beretik erauzteko.

Goian aipaturiko gogoeta horixe da faxismora eramango gaituen ernamuina eta haztegia, faltsutu egiten baitu errealitate historikoa, eta aprobetxatu «migrazio krisia» eta sistema kapitalistaren periferiatik datozen pertsona langabe migratzaileen kontrako presioa, zeinek han esplotazio doblea sufritzen baitute, batetik, eskulan merke gisa, eta, bestetik, herri zapalduen parte gisa, horiek historian denetariko esplotazioak, arpilatzeak eta arrazakeria jasan behar izan dituztenez gero aurreko gizaldietan militarren okupazioaren pean. Era berean, langile klasearen kontrako mehatxu gisa erabiltzen dira, Erdigune Kapitalistan plusbaliobitxo handiagoak eta lan merkatuaren kontrol handiagoa lortzearren.

Egoera prekario hori mantentzeko eta manipulatzeko, mundu hau menderatzen dutenek itsu-itsuan sustatuko dute biztanle immigranteen kontrako arrazakeria eta bereizkeria, eta itsu-itsuan erabiliko dituzte, halaber, sistema bere hartan mantentzeko.

https://www.berria.eus/paperekoa/1832/014/003/2018-02-01/bilboko_horma.htm

martes, 30 de enero de 2018

Martutene (aurretiazko lana)

Bigarren lauhilekoari ekingo diogu, kasu honetan Martutenen izango da lan eremua. Helburua auzoko berrantolaketa izango da, zati batena behintzat. Horretarako auzo produktiboak izango ditugu ardatz. Lehenengo lauhilekoan egindako bienaleko proiektuan bezala aldaketa klimatikoak berebiziko garrantzia izango du. Zuzenki erlazionatuta dago gure planteamendu teorikoarekin, izan ere, guk proposatu genuena periferiako auzoetan etorkizunean emango diren tentsioak aztertzea izan da. Horrela bada, Paueko kasuan ez bezala, gertuago daukagu eremua, beraz, bihar lehen bisita egingo dugu. Ez denez oso ezaguna guretzako, auzokideen laguntza ezinbestekoa da, eta hori dela eta nolabaiteko parte-hartze prozesu bat abiaraziko dugu; moldatuta egoeraren premiagatik.

Lehenengo eta behin eskema orokor bat planteatu dugu, jarraibide gisa. Bada, adin eta generoa ere kontuan hartuko ditugu ahalik eta ikuspegi gehien kontuan hartzeko. Horretarako beste galdera zehatzago batzuk planteatuko ditugu, hauen erantzunak idatziz zein planoan jasoko ditugunak.

Hona hemen biharko erabiliko dugun materiala:

ESKEMA OROKORRA

Banaketak:

-          Adina
-          Generoa (produktiboa/erreproduktiboa)

Interesa:

-          Espazioa:
-                Sentsazioak (atsegina, argia/iluna, erosoa/deserosoa, segurua/ez segurua, polita/itsusia…)

-          Erabilera:
-                Pertsona ezberdinak
-                Lanerako (zer lan motak; lantegia, tailerrak, ofizinak, ikastetxeak…)
-                Aisialdirako (edadeak ezberdindu)
-                 Eguneroko ibilbideak, ordutegiaren araberako erabilera (banaketa kontuan hartu)
-                Kirol esparrua
-                Ibaiarekiko erlazioa

-          Konexioak:
-                Auzoaren arteko erlazioak, auzokideak (gune neuralgikoa eta edade /genero banaketa)
-                Donostiarekiko konexioa
-                Astigarragarekiko erlazioa

-          Azpiegiturak:
-                Garraio publikoa (Trena, busa… gabeziak/alde onak)
-                Kotxeak
-                Kaleak (kale motak)
-                Zubiak
-                Autopista, bariante berria
-                AHTaren iritsiera

Ibaia:
-          Ibaiarekiko erlazioa (antzinean, gaur egun, etorkizuna… alde onak, alde txarrak…)

-          Esplotazioa (ortuak, aisia, kirola…)

     Geroago, adinaren arabera sailkapena egin dugu: