Aurrekoan
ibilaldia egin baino lehen taldekideak Martutenera joan ginen auzoa gehiago
ezagutzearren, espazioak bai eta bertoko egunerokoa ere, asteazken goiz batean.
Horrela bada, hainbat pertsonekin egon ginen hitz egiten, haien esperientziak
konpartitzeko. Batzuekin kalean bertan hitz egin genuen, besteekin haien
lokaletan eta kasu batzuetan begiratzera soilik mugatu ginen. Batez ere lagin
heterogeneo bat bilatzen genuen, adin eta genero ezberdinekoa, ahalik eta
informazio gehien biltzeko. Horrela bada, hona hemen jasotako pintzelada batzuk,
eskematikoki adierazitakoak:
EMAKUMEA_DENDARIA_ HELDUA
- Martutenetik irten-atera oso zaila, sarbide kaxkarrak
- Obrak beti erdizka
- Garraio ezberdinen artean arazoak, hauen arteko bizikidetza zaila (oinezkoak, txirrinduak, kotxeak, autobusak…)
- Nagusiek arazoak dituzte medikuarenera joateko, Txominen baitago
- Errotonda puntu beltza trafikoarentzat
- Hainbat gauza behin behinekoak omen dira, “probisionala” azkenean emaitza
- Ibaian egindako lanarekin oso pozik, nolabaiteko konexioa Donostiarekin, baina honek zentzu bikoitza izan dezake, “un arma de doble filo”, hauteskundeak direla eta, interesak
- Peatonalaren beldur
- Orokorrean, nahiz eta auzo laua izan, irisgarritasun txarra. Busaren adibidea, ezen bikoitza denean galtzada osoa baino gehiago okupatzen duen. Gainera, bidegorria errepide nagusian kokatu dute, arazoak, eta barruko kale batzuk oinezkoentzat egin, aparkalekuak murriztuz eta kalea hiltzen
- Astigarrarekin konexioa, astean zehar eskola konpartitu, baina soilik ordu horiek
GIZONA_BI
MULETA_BANKUAN ESERITA_NAGUSIA
- Auzo oso erosoa, laua delako, trenak konexio erosoa suposatzen du
- Paseoa oso ona eta polita
- Nahikoa komertzio eguneroko bizitza egiteko, farmazia egoteak garrantzia handia
- Gauzak faltan baina zehaztu gabe, beti dago zerbait hobetzeko
- Ibaiak arazo larria suposatzen du, badirudi konponduta dagoela
- Aldaketa oso nabaria azken 40 urteetan, lehen auzo konfliktiboa
EMAKUMEA_PASEATZEN_NAGUSIA
- 61 urte Euskal Herrian, Errioxatik etorria
- Auzo erosoa, denetarik dauka
- Riadak oso arriskutsuak (83ko adibidea), orain ez, paseoa polita
- Ospitalera joateko autobusa
GIZONA_TABERNARIA_HELDUA
- Egunerokotik at beharrezkoak diren komertzioak faltan, esaterako, arropa dendak, zapata dendak…
- Komunikazio egokiak
- Umeek ez dute auzoan bizitza egiten, soilik eskola; hala ere, bertokoak inoiz parkean
EMAKUMEA_UMEA
ZAINTZEN_LOIOLAKOA_NAGUSIA
- Asko hobetu da
- Paseoa Astigarragaraino luzatu? Konexio ona litzateke, lotura
- Hasiera batean La Colonia etxeen inguruan sortu, polita (ortuak, villak, baserriak…)
- “Hacer sitios para VIVIR”, politak ez, praktikoak baizik. Jauregiak kontserbatzeak garrantzia, Martuteneko Kristina Enea parkea
- Nagusiak paseatzen, gehienbat barruko errepidetik
- Parkea diseinatzerako orduan Loiolakoa eredu, lehengo espazio publikoak abiapuntutzat. Geltokia ondo baina plazan zerbait faltan
- Alerodun etxeak, klimara egokituak, ez estandarrak
- Donostia postal hiria… ORAINA eta ETORKIZUNA pentsatzen hasi beharko
- Arkitektura gustukoa, espazioetan interesa, Guggenheim adibide gisa
EMAKUMEAK_HAURTZAINDEGI
KANPOAN_MIX
- Segurtasun falta: errepidean abiadura handia (poliziak auzo barruan eta badenak), ibaia oso leku iluna (de cara a la galeria polita) eta konexio falta berarekin (umeek ezin dituzte ahateak ikusi)
- Birgaitze orokorra behar duen auzoa, kaleak ez daude ondo (“Somos un barrio abandonado pese a pagar los mismos presupuestos”)
- Umeentzako parkean estalkirik ez, ezta frontoian, euria ari duenean estankoko aurkupeetan
- “No se acuerdan de nosotrxs ni los malos”
- Zaintzak erdizka? EZ (nagusienek baietzaren alde, pertzepzio ezberdinak, errealitate ezberdinak)
- Gazteek ez dauzkate espaziorik, ez dira ikusten. Seguruenik kanpora, ezer ez dagoelako, taldetxoetan, futbol zelaian…
- Ondorioa: “Si empezamos con lo malo tenemos todo el dia…”
GIZONAK_TABERNAN_HELDU/NAGUSIAK
- Gazteak lokaletan edo etxean+kirola, lehengo ohiturak galduta (poteoa)
- Anbulategia faltan? (zerbait esatearren)
- “El centro es el centro y la periferia es la periferia”
- Zerga berdinak, baina “Garbitzailea agertzen denean le hacemos la ola”
GIZONAK_TABERNAN_GAZTEAK_+25 (aprox)
- “Es una recta, no hay nada”
- Donostiara edo Astigarragara
- Gaztetxerik ez
- Anbulategia auzoan egongo balitz hobe, bestela Txominera
- Aisialdirako soilik nagusientzako tabernak, ez gimnasiorik ez ezer, futbol zelaia bakarrik
- Ibaiko pasealekuak erabilera gutxi, gune berde gehiago hobe
- “Barrio de periferia, al margen de Donosti”
- Komunikazio egokiak
- Txirrindua hartu eta Astigarragara, gune erosoagoak, zabalagoak. Horrainoko pasea politago, erosoago…
ONDORIOAK
Orokorrean
hitz egindakoekin esan digute gabezi batzuk egon badaudela, baina askotan ez
dute jakin hauek detektatzen. Adibiderik argiena anbulategian dago, hori izan
zitekeen detektaturiko beharrik handiena, bada. Gainera, ikuspegi orokorra
ibaiaren obra ondo dagoela da, polita gelditu dela. Hala ere askok onartu
digute erabili bez ez dutela egiten. Aipatzekoa da baita nola denek oso argi
daukaten bigarren mailako hiritarrak diren postalezko Donostia honetan.
Nolabait egoera Bilboko auzoekin konparatuko nuke, gertutasunagatik, eta nola
orokorrean jendea pozik dagoen hiria polita dagoelako (norentzat bideratuta?)
baina berez espazio hauek erabiltzera heltzen ere ez diren, apenas bistarekin
gozatzen dituzte. Gainera, Donostiarekin konexioa sustatzeko obra ponpoxo bat
planteatzen da eta hiriko baldosa jartzearekin nahikoa dela dirudi, baina auzotarren
gehiengoen iritzia kontrakoa dirudi, nahiz eta askok badirudi alde batera uzten
dutela nolabait hiri horren umezurtz ez sentitzearren, Donostiaren parte
izateagatik, alegia. Hainbat gauza aldatu beharko ditugu proiektu honetan,
iritziak oinarri eta ibaia proiektuaren ardatz bihurtuz, espazio eroso eta
praktikoak birpentsatzeko eta rol ezberdinak ez errepikatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario