Honako testuaren izenburuan
jada gaiaren funtsa edo azaltzen da, "Arquitectura enzimatica". Honela definitzen da enzima: "Las enzimas son moléculas de naturaleza proteica que catalizan reacciones
químicas, siempre que sean termodinámicamente posibles: una enzima hace que una reacción química que
es energéticamente posible, pero que transcurre a una velocidad muy baja, sea cinéticamente favorable, es decir,
transcurra a mayor velocidad que sin la presencia de la enzima. "
(Wikipediatik)
Zuzenki erlazionatuta dago
gaiarekin, eta hainbat proiektu azaltzen badira ere, hasierako Caliko
casa-taller mariposarioan zentratuko gara. Hala ere, denek konpartitzen dituzte
ezaugarri antzekoak, aurre egiten diote etorkizun ez oso urrunari, klima aldaketak
bultzatuta. Bada, arkitektura prototipatzen saiatzen dira honako proiektuak, estandar
batzuk sortzen, sistema batzuk, erantzun egokiak bilatzeko.
Gure testuaren kasuan, Caliko
etxe-tailer-mariposarioan, lana eta egunerokoa uztartu egiten dira, eta aitzaki
bezala funtzionatzen du bertan tximeleta batzuk sartu eta espazio atseginagoa
lortzeko. Bada, honek etxea freskatuko du eta giro berezia sortuko du. Lehen
aipatutako klima aldaketarekin ere zuzenki lotuta dago, bestelako fatxada bat
planteatzen da, fatxada berde baina iragazkorra.
Erantzuna eta emaitza oso onak
dirudite, behintzat, planoan. Hala ere, eta pixka bat arakatzen, dirudienez ez
da behar bezalako emaitza lortu errealitatean. Beste klasekide batek blogean
azaldu legez, ez omen daude tximeleten arrastorik. Gainera, fatxada begetala
prozesu baten ondorio da, hau da, planoetan modu batean errepresentatu egiten
da, baina gero naturak modu batean edo bestean haziarasten du. Hor dago, nire
ustez, proiektuaren gakoa. Prototipo bat sortu da, egituralki eta espazialki
ondo funtzionatzen duena, baina hirugarren bariantea sartzerakoan, emaitza
aldatu egiten da, eta kontrolaezina da. Natura sartzearen ondorioetako bat da,
aurreikus dezakegula nola hasiko den baina ez dugula azken hitza, horregatik da
hain zaila planoetan irudikatzen. Burura etorri zait, besteak beste Gasteizko
Europa eraikina edota Donostiako San Telmo museoa, ezen biek fatxada begetal
bat duten baina emaitza oso ezberdinekin proiektuarekin alderatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario