miércoles, 28 de marzo de 2018

Martutene prototipoa_Basikoa


Proiektuaren helburua:

Edozein proiektu hasi aurretik galdera bat planteatu behar dugu. Inguruaren analisia egin eta gero, ezen bertako jendearekin hitz egin dugun, hamaika plano edota garapen aztertu ditugun, hasierako proposamen basikoari ekin diot. Horrela, ingurura moldatuko den prototipo bat bilatzen dut, auzo produktibo bat konfiguratzeko kirolaren inguruan. Honakoa ardatz, hainbat aukera ematen dira auzoa biziberritzeko, eta bide batez gazteak erakartzeko, esan zigutenaren arabera kolektiborik kaltetuena delako. 






Panelean horretara nola heldu naizen agertzen da, eta baita Donostiako analisi bat, ezen ibaiaren presentzia nabarmentzen den, proiektuan berebiziko garrantzia duena. Hori dela eta, urperagarritasuna kontuan hartu beharreko ezaugarria izan da. Ingurua moldatuko dut nolabait horrekin jolasteko eta uholdeek zein marrek berek eskaintzen dituzten aldaketekin.




Prototipoak:

Proiektua ibaia, Martutene eta mendiaren arteko ardatzaren inguruan hedatzen eta moldatzen joango den prototipoekin eraikiko da, modulu bati jarraiki. Etxebizitza oinarri hartuta, 6x12ko espazioak proiektatzen dira, lauko blokeak osatuz, 12x12x8ko neurriekin. Bada, erabileraren arabera bat, bi, hiru, lau bloke erabilita edota espazio osoa hutsik egongo da. Honek malgutasuna eskaintzen dio proiektuari. Bestalde, kontainerraren ideia ere buruan izan dut, baina Javier Buenoren hitzaldi batera joan eta gero alboratu nuen. Helburua “sintainerrak” erabiltzea izan da, hau da, modulazioaren zatirik hoberena hartu baina moldagarritasuna ardatz, berrerabilpena indartuz. Gainera, egitura 5 m altxatzen da, behealdea aprobetxatzeko eta erabilgarri izateko, ura dagoenean zein lehor dagoenean, aisiarako, ortuetarako, entrenatzeko…



- Bada, hauek izango ziren erabilitako influentzia batzuk:

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhCNLYJz9L3JkA0I2rNTlHIvxF9bO0gMcIGrUOU3M-MwgZ-j11qW-jL8IkfafSUCgQgBXBK-hvvKXImzYz2IA8FdhcOTP-bkFzVW7j8FDMHbJUZ3poXoLsoAD7O9Di6fSVje6NKomwGEqY/s1600/GFO2.jpg

http://asisan.blogspot.com.es/2015/12/gfo2.html

http://www.ctrl-space.net/hamburg.html

http://afasiaarchzine.com/2017/12/cuac-castellano/cuac-castellano-industrial-reflection-europan-14-hamburg-16/

http://carlesenrich.com/


- Gainera, Martutene Donostia hiriko aldirian kokatzen denez, honako liburuari begiradatxo bat ere eman diot:

https://issuu.com/punt6/docs/postsuburbia



No hay comentarios:

Publicar un comentario