jueves, 17 de mayo de 2018

Martutene_Auzo produktiboa


Kirolaren aitzakiaz baliatuta, Martutene auzoa biziberritzea helburu du honako proiektuak. Horretarako, Urumea ibaiak Donostian daukan presentziaz baliatuko da, baita hegoalderagoko herriekin egiten duen loturaz. Espazio berde handienak eta kirol ekipamendu eraikin nagusiak detektatu dira, gabeziak aztertzeko asmoz.

Proiektua engranaje moduan funtzionatuko du, lokarri gisa Donostia eta ibaiari jarraika aurkitzen diren herrien artean. Gainera, gaur egungo urbanizazio arazoak aztertu ondoren, bestelako auzo tipologia bat planteatzen da, auzo produktiboa.

Honakoa eguneko ordu ahalik eta gehienetan funtzionatuko du, eta kirola izango du ardatz. Historikoki eman den muga apurtzea du helburu, ibaiak suposatzen duen lotura naturala indartuz. Ertza korridore naturala izatera bultzatuko da, urari espazioa bueltatuz eta trantsizio naturalagoa bilatuz.



Proiektua egiterako orduan modulazioa oso presente egon da, hau da ahalik eta modu efizientean egitea. Gainera, kirolaz gain bestelako ekintzak ere bultzatuko dira, tailer ezberdinekin. Lo hiria izatetik auzo bizira pasatzeko trantsizio horretan bertako industriak indartzea ere oso garrantzitsua aurreikusten da. Bada, inguruko enpresak eta jendeak egingo du lan proiektuan, eraikitzean zein ondoren izango duen bizitzan.

Moduluz osatutako kaiola bat eraikitzen da, geroago kutxa txikiagokoekin betetzen joaten dena. Hauek 12x12x8 metroko neurriak dituzte, eta moldagarriak dira, segun eta zein erabilera izango duten. Horretarako HEB perfilak erabiliko dira seguruenik, eta kutxatxoak balloon frame sistemaz eraikiko dira. Jarraian modulu sinpleenak agertzen dira, konbinazio ezberdinak bultzatuz. Erabileraz gain konexioak nondik egiten diren ere alda daiteke, eta modulu sinple hauek gehigarriak izan ditzakete, ebaketan ikus daitekeen bezala.


Auzoa hiriaren muga dela esan daiteke, aspaldi isolatuta egon delarik. Hor kokatzen dira hain zuzen industria nagusienak eta kartzela, postal hirian itsusi gelditzen dena, alegia. Hala ere, hazkundea hain da handia ezen Martutenera ere heldu den.  Proiektu honekin gaur egungo egoera sozioekonomikoa aldatzea du helburu, baita ingurua tratatzeko beste modu bat ere, hirigintza birpentsatuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario