IBAI ERTZAREN TRATAERA
Orubean ura sartzea bermatuko da, hau da, aurreko eraikinak kenduko ditugu, itsasaldiak eragindako maila aldaketak auzokideen ordutegi eta ohituretan barneratzeko, naturarekin konexio estuagoa bermatzeko. Ginera, honako izaera handitzeko ibaiaren inguruko bidea pasabide bihurtuko da, kotatik 6m altxatuz.
Geroago prototipoak oinarrian jarriko dira, hasteko hiru aurreikusten direlarik. Hauek 4x4m-ko kuboz osatuta egongo dira hasiera batean, lurretik altxatuz. Honek zuzeneko lotura dauka uholdeharritasunarekin, geroago azalduko dena. Hauek espiral itxuran hedatuko da, eguneroko erabilera eta funtzioetan oinarrituz. Nahiz eta bilatzen den bakoitza autonomoki funtzionatzea, haien arteko konexioak bultzatuko dira, modu ezberdinetan egin daitezkeela, baina gehienbat tipologiekin.
Proiektuaren azken egoeran ibaiareki, inguruko mendiekin edota naturguneekin eta Martutene auzoa berarekin harremanak lortu nahi dira.
URPERAGARRITASUNA
Lehen aipatu legez, urperagarritasuna proiektuaren gako garrantzitsuenetakoa da. Ibaia integratzea izango da helburuetariko bat. Gaur egun Donostian eta beste lekuetan egiten den hirigintzan ibaia mehatxu bezala ikusten da. kasu honetan itsas maila aldaketak integratuko dira, auzokoen bizitzarekin batera.
Honakoa zuzenean klima aldaketarekin erlazionatuta dago, izan ere aurreikusten da epe luzerako proiektu bezala, ezen kolonia edo bloke berriak sortu daitezkeen mendia kolonizatuz eta harreman berriak sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario