Orduan aipatu nuen lekurik altuenean jarriko dudala,bi arrazoiengatik batez ere. Lehenengo eta behin, ene aburuz garrantzitsuena, argitasunagatik. Hori dela eta etxeak ditu hain lehio handiak. Bestalde, horrela aprobetxatu ahal dudalako parkeko bstarik onenak, betiere gizartearekin gertutasuna mantentzen dudala. Gainera, zati bat esekita dago, balkoia hain zuzen.
Hau, ondoan duen ur jauziaren simil bat izan nahian egin dut, hau da, suspentzioan dagoen ura imitatu nahian. Horrela bda, 20-25 metro karratu bitarteko ikasle batentzako logela lortu dut, komuna, sukaldea, ikasteko mahaia, logela, jangela eta balkoia duena, eta ahal izan dudan horma gutxien erabiliz. gainera gaueko eta eguneko espazioak estatnteria batez banandu ditut, eta biek daukate balkoira irtetzeko aukera, parkeaz gozatzeko.
Hona hemen maketa eta oina:
proiektu honetanideiak hartzeko, honako aldizkariaz baliatu izan naiz, barruan etxe prefabrikatu eta modularren informazio agertzen delarik, baita espazioarena eta ekologiari buruzkoa ere:
Esan beharra dago Carlos Santa Maria zentroaren atariak asko inspiratu nauela, lehioen modulazioa, tamainia, egurrarekiko erlazioa...
No hay comentarios:
Publicar un comentario