Oraingokoan, 20-25 metro karratuko txabola eraiki behar dugu Zubimusu parkean kokatuta dagoelarik. Hau aurrera eramateko, lehenengo ea behin emandako planoa aztertu behar izan dugu, hau da, eskalaz baliatuz, neurri errealak atera, eta bestalde, mapan agertzen diren puntu ezberdinen eltuerekin sestrakurbetaz baliatuz altuerak finkatu.
Horrela bada, nik beste plano batean egin dut honelako lana, eta altuera ezberdinak kolorez markatu ditut. Geroago kartoiarekin sestrakurba desberdinak moztu eta itsatsi ditut eta azkenean maketa osatu dut. Orduan, guztia homogenizatzekotan eta bestalde belarrari testura eman nahian, komuneko papera kolarekin itsatsi dut, eta azkenik, harrizkoa zena kartoiaz estali. gainera, zuhaitzak gehitu dizkiot, alanbre eta kotoiarekin egindakoak, baita zuhaixkak ere.
Horrela, materialen bereizketa egin dut. Hau izan da emaitza:
Bestalde, txabolaren kokapena ere finkatu dut; lekurik altuenean. Honen zergatia hurrengokoan azalduko dut, honen egitura eta planoak finkatzerakoan
No hay comentarios:
Publicar un comentario