miércoles, 26 de noviembre de 2014

Tailer bateratua (I)

Lehenengo egun honekin hasiera ematen diogu aurtengo tailer bateratuari. Kasu honetan Le Corbusier arkitektoa eta haren Le Cabanon etxea aztertzea tokatu zaigu. Horrela, lehenengo egun hau aurkezpen moduko bat izan da, ezen arkitektoaren eta haren lanei buruzko hitzaldi bat jaso dugun.
Geroago taldeak  sortu ditugu eta lanari ekin diogu, hau da, interneten, liburuen eta fitxa batzuen laguntzaz galdera batzuei erantzuna ematen saiatu garen; hauek Le Corbusier, ergonomia eta Modulorrari buruzkoak zirelarik.

Bideo bat ikusi eta gero sekzio aurea ulertzeko, etxerako lanak; nahi dugun materialarekin modulor bat sortu behar dugu.
Hainbat modutan egitea posible da, egurrarekin, zinta metriko moduan, telazko zinta batekin... nik soka bat aukeratu dut, zuria dena. Bertan neurriak markatu ditut eta hauen ondoan papertxo bat jarri dut neurriak markatuz, kolore ezberdinez, gorria eta urdina, Le Corbusierren modularrarekin antzekotasuna izateko.

Hau litzateke Modulorra:

No hay comentarios:

Publicar un comentario