Lehenengo egun honekin hasiera ematen diogu aurtengo tailer bateratuari. Kasu honetan Le Corbusier arkitektoa eta haren Le Cabanon etxea aztertzea tokatu zaigu. Horrela, lehenengo egun hau aurkezpen moduko bat izan da, ezen arkitektoaren eta haren lanei buruzko hitzaldi bat jaso dugun.
Geroago taldeak sortu ditugu eta lanari ekin diogu, hau da, interneten, liburuen eta fitxa batzuen laguntzaz galdera batzuei erantzuna ematen saiatu garen; hauek Le Corbusier, ergonomia eta Modulorrari buruzkoak zirelarik.
Bideo bat ikusi eta gero sekzio aurea ulertzeko, etxerako lanak; nahi dugun materialarekin modulor bat sortu behar dugu.
Hainbat modutan egitea posible da, egurrarekin, zinta metriko moduan, telazko zinta batekin... nik soka bat aukeratu dut, zuria dena. Bertan neurriak markatu ditut eta hauen ondoan papertxo bat jarri dut neurriak markatuz, kolore ezberdinez, gorria eta urdina, Le Corbusierren modularrarekin antzekotasuna izateko.
Hau litzateke Modulorra:
miércoles, 26 de noviembre de 2014
martes, 18 de noviembre de 2014
Zubimusuko etxea III
Aste batzuk lanean eman eta gero, jada espero nuen emaitza lortu dut nire ikasle batentzako Zubimusun kokatu beharreko etxea. Horretarako, lehenengo sarreretan esan bezala, lan hau posible egiteko hainbat erreferentzia eduki behar izan ditut kontuan, aldizkariak, klaseko apunteak... baina azkenik, eta ia ni konturatu gabe, gehieneko influentzia izan duena nire egunerokoan topatzen dudan eraikin bat izan da, Carlos Santamaria zentroa, alegia. bai beiratea egiterakoan, rantzisiozko espazio hori barne, baita beste bi leihoak egiterakoan.
Horrela bada, nik argi neukan egin nahi nuen eraikinak altuera izan behar zuela, egurra (berotasuna eman nahian) eta argitasuna. Azkenengo hori zen batez ere nik lortutako proiektuan indar gehien izan beharko lukeena. Ondorioz, aurretik azaldutakoaren ondorioa da proiektu hau. Baita, nolabait esatearren, eta hau klaseko apunteetan oinarritzen delarik, Mies Van der Rohek ere garrantzia izan du, batez ere modulazioa apurtu nahi izan dudanean eta horma bakoitzari nortasuna eman, direkzionlitate bat kasu askotan. Horregatik, nahiz eta asko ez izan, aldaketa batzuk egin ditut hasierako zirriborrotik.
Hau itzateke emaitza:
Kokapena, planoa 1: 200 eskalan
azkenik, hemen dago oina, non beste laminen laguntzarekin batera dstribuzioa uler daitekeen:
Bestalde, dstribuzioa hobeto ulertu nahian, aurreko sarreran aipatutako aldizkariak bezalakoak irakurri baditut ere, honako bideoa topatu dut, ezen bertan azaltzen den nola antolatu 8 metro karratuko apartamendu bat:
http://www.elcorreo.com/videos/sociedad/201411/17/como-vivir-metros-cuadrados-3896356392001-mm.html
Horrela bada, nik argi neukan egin nahi nuen eraikinak altuera izan behar zuela, egurra (berotasuna eman nahian) eta argitasuna. Azkenengo hori zen batez ere nik lortutako proiektuan indar gehien izan beharko lukeena. Ondorioz, aurretik azaldutakoaren ondorioa da proiektu hau. Baita, nolabait esatearren, eta hau klaseko apunteetan oinarritzen delarik, Mies Van der Rohek ere garrantzia izan du, batez ere modulazioa apurtu nahi izan dudanean eta horma bakoitzari nortasuna eman, direkzionlitate bat kasu askotan. Horregatik, nahiz eta asko ez izan, aldaketa batzuk egin ditut hasierako zirriborrotik.
Hau itzateke emaitza:
Kokapena, planoa 1: 200 eskalan
Honakoak, aldiz, ebaketak, bistak eta isometrikoan egindako erreprodukzioa:
Maketa, bestalde, egurrez egin dut, material manejagarria iruditzen baitzait, kartoia baino garbiagoa dena, hona hemen emaitza:
http://www.elcorreo.com/videos/sociedad/201411/17/como-vivir-metros-cuadrados-3896356392001-mm.html
martes, 11 de noviembre de 2014
Zubimusuko parkeko etxea II
Pasa den astean, Donostiko Arkitektura Goi Eskola Tekniko onoan dugun Zubimusuko parkeko maketa igo nuen, eze, bertan kokaturik etxe bat, txabola bat, eraiki behar dugun.
Orduan aipatu nuen lekurik altuenean jarriko dudala,bi arrazoiengatik batez ere. Lehenengo eta behin, ene aburuz garrantzitsuena, argitasunagatik. Hori dela eta etxeak ditu hain lehio handiak. Bestalde, horrela aprobetxatu ahal dudalako parkeko bstarik onenak, betiere gizartearekin gertutasuna mantentzen dudala. Gainera, zati bat esekita dago, balkoia hain zuzen.
Hau, ondoan duen ur jauziaren simil bat izan nahian egin dut, hau da, suspentzioan dagoen ura imitatu nahian. Horrela bda, 20-25 metro karratu bitarteko ikasle batentzako logela lortu dut, komuna, sukaldea, ikasteko mahaia, logela, jangela eta balkoia duena, eta ahal izan dudan horma gutxien erabiliz. gainera gaueko eta eguneko espazioak estatnteria batez banandu ditut, eta biek daukate balkoira irtetzeko aukera, parkeaz gozatzeko.
Hona hemen maketa eta oina:

proiektu honetanideiak hartzeko, honako aldizkariaz baliatu izan naiz, barruan etxe prefabrikatu eta modularren informazio agertzen delarik, baita espazioarena eta ekologiari buruzkoa ere:
Esan beharra dago Carlos Santa Maria zentroaren atariak asko inspiratu nauela, lehioen modulazioa, tamainia, egurrarekiko erlazioa...
martes, 4 de noviembre de 2014
Zubimusu parkea (I)
Oraingokoan, 20-25 metro karratuko txabola eraiki behar dugu Zubimusu parkean kokatuta dagoelarik. Hau aurrera eramateko, lehenengo ea behin emandako planoa aztertu behar izan dugu, hau da, eskalaz baliatuz, neurri errealak atera, eta bestalde, mapan agertzen diren puntu ezberdinen eltuerekin sestrakurbetaz baliatuz altuerak finkatu.
Horrela bada, nik beste plano batean egin dut honelako lana, eta altuera ezberdinak kolorez markatu ditut. Geroago kartoiarekin sestrakurba desberdinak moztu eta itsatsi ditut eta azkenean maketa osatu dut. Orduan, guztia homogenizatzekotan eta bestalde belarrari testura eman nahian, komuneko papera kolarekin itsatsi dut, eta azkenik, harrizkoa zena kartoiaz estali. gainera, zuhaitzak gehitu dizkiot, alanbre eta kotoiarekin egindakoak, baita zuhaixkak ere.
Horrela, materialen bereizketa egin dut. Hau izan da emaitza:
Bestalde, txabolaren kokapena ere finkatu dut; lekurik altuenean. Honen zergatia hurrengokoan azalduko dut, honen egitura eta planoak finkatzerakoan

Suscribirse a:
Entradas (Atom)