viernes, 6 de octubre de 2017

Pau (2017-10-6)

Pirinio Atlantikoen departamentuko Frantziar Estatuko hiri honetan lan egitea egokitu zaigu. Hangar baten eraberritzea proposatu zaigu, hegoaldean kokatuta dagoena, ibaitik gertu. Planoan zentrotik gertu dagoen dirudien arren, kota aldaketa dela eta ez da gertutasun hori antzematen eta hiri eta geltokiaren arteko konexioa eteten da.

Proiektuarekin hasi aurretik taldeka bildu eta inguruko analisi bat egin dugu. Ingurua, historia, orografia, klima… aztertu ditugu, ideia baten bila. Aukeratutako lan egiteko eskala ez da soilik eraikinera mugatu, inguruaz baliatuko gara eraberritzea planteatzeko.

Lanari ekin aurretik, Pau aztertzeaz gain beste eraberritze proposamen batzuk ere kontuan hartu ditugu, emaitza eta prozedura guztiz ezberdinekin. Batetik Bilboko Abandoibarra espazio berritua aztertu dugu. Honakoa masterplan baten bidez egindako eraldaketa da, hau da, aurretik zegoen guztia ezabatu eta tabula rasa balitz bezala zerotik hasitako prozedura. Honako eraldaketa hertsiki lotuta dago Bilbo berriarekin, proiektatu nahi den irudiarekin eta hiri modeloarekin, zerbitzuetara bideratutakoa, non lurraldeko elite ekonomikoek eta enpresek berebiziko garrantzia duen. Nahiz eta badirudien espazio publiko handia dagoen herritarron gozamenerako, hauek enpresen (pribatuak) eraikinen aldare bezala funtzionatzen dute. Espazio berri honen gakoa eraikinak dira, berriak, modernoak… eta Guggenheim museoa du ardatz.

Bestalde, Nantes hiriko plangintza ere aztertu dugu. Planteamendu antagonikoa da guztiz. Hasteko, eskainitako denboragatik, izan ere urte mordoa pasa dira planteatzen eta ez da tabula rasarik egin. Jada gune horretan zeuden espazio publikoak analizatu dira eta hasierako abiatze puntutzat aintzat hartu dira. Honen inguruan proiektatu da, eta Abandoibarran ez bezala, memoria historikoak berebiziko garrantzia izan du, eraikinak edota hauen egiturak mantendu direlarik ere.
Bi planteamendu hauek behin aztertuta, Paura ekarri behar dira ideia batzuk eta bertako idiosinkrasiaz baliatu. Horrela bada, hauek izan dira, taldean lan egiten eta gero, ateratako ondorio nagusienak:

Helburuetatik hasita, hiritarrek gunea bereganatzea izango zen garrantzitsuena, hau da, espazioaren jabe izatea. Gainera, Pauk badauka garrantzia Frantziar Estatuko hegoaldeko turismoan, historikoki izan du eta Lourdeseko monastegitik gertu dago. Tren geltokitik gertu dagoenez ere, bidaiari hauentzako zerbitzuak eskaini beharko lirateke, tokiko zerbitzuekin osatuko zirenak. Horrela tokiko kultura/elikadura/ produktuak… sustatu ahalko ziren, eta energia burujabetzan pentsatzen hasi. Lehen aipatu legez zentroarekiko konexioa mugatua da, beraz, ingurua osatu beharko zen, eta ibaia aprobetxatu honen ertzak birgaitzeko, historikoki indar handia izan du eta.

Eraginak ere aztertu ditugu, negatiboak zein positiboak, hipotesi bat formulatuz. Turismoa handituko zen, honen ondorio guztiekin. Bestalde, inguruko ezagutza, historia, kultura, elikadura… bultzatuko zen. Gainera, ingurunea deszentralizatuko zen eta kontsumoa bultzatu. Hala ere ezberdintasunak areagotu daitezke, industria hiria vs zerbitzu hiria, hau da, nolako hiria imajinatzen dugu? Garraio publikoa eta komunikabideak ere aldatu beharko ziren.

Ibaia ere puntu garrantzitsua da, historian galtzen joan dena. Historikoki muga bat suposatu zuen, menderakaitza izan zena. Geroago gas aurkikuntza dela eta alde batera utzi da. Proiektuaren helburua ibaia gerturatzea izango da, zentsu guztietan, gune naturalagoa bihurtuz, aprobetxagarria. Nolabait beste gunearekin lotura bat bilatuko da.



Hangarraren erabilera

Aurreko analisi guztia kontuan hartuta, hangarra eta inguruko espazioa modu honetan aprobetxatu daiteke, hau da, honakoa litzateke programa nagusia.

Hainbat espazio bananduko dira, haien artean konexioa bermatuko delarik. Turismoari dagokionez, informazio puntu bat jarri beharko da, geltokiaren gertutasuna aprobetxatzeko. Honakoa museo edota erakusketa areto batek bete beharko du, inguruko historia edota hegazkinen inguruko museo bat edo.
Bestalde, gazteek ere bere presentzia eduki beharko dute, haientzako lokal batekin (autogestionatua izan daitekeena) edota peregrinoentzako aterpetxe edo deskantsu gune batekin, konsigna batzuekin. Gazte lokala herriko lokal bat izan daiteke ere, zerbait flexiblea, bilerak egiteko, nagusi, gazte, elkarte ezberdinentzako, formakuntza gela bezala…


Merkatuak ere presentzia izango du, tokiko produktuekin hornituta, inguruan jarriko diren baratza guztiekin. Honek jateko toki batez hornitu daiteke, produktuekin. Gainera, dena konektatu daiteke eta lan egingo dutenak bertokoak izan daitezke, jende berak eramatea konplexu osoa.

Kirolak ere, inguruan bezala, garrantzia izan beharko du. Txirrindula, eskalada… eta horretarako egitura ere erabili daiteke.


Horrela bada, inguru osoa moldatzea izango zen egokiena, baina hangarrak berebiziko presentzia izango du. Egitura mantentzea premiazkoa izango da, nahiz eta ekialderago dagoen zatia irekiko da, inguruarekin hobeto erlazonatzeko, modu askeago batean. Galeria bat planteatuko da gune itxian eta bestan grada batzuk hasiko dira, zubi bat osatuko dutenak trenbidea suertatuko dutena eta beste aldea konektatuko duena. Hirian puntu erreferentzial berria izan behar du, inkluso energia propioa erabiliko duena, leku bat non beste modu batean egingo den lan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario