miércoles, 18 de octubre de 2017

Bienala, mugak

Paueko proiektuarekin aurrera goazen bitartean, Bienalaren lanarekin darraigu. Aurreko sarreran esan legez ebentuaren izena berarekin jolastuko dugu, hain subjektiboa zein objektiboa izan daitekeena; mugak. Horrela bada, 2050eko Donostiako egoera nola imaginatzen dugun pentsatu behar dugu.

Hainbat pertsonaia publiko negazionistak badira ere, eta klimaren aldaketa onartzen ez badute ere, jada lehenengo emaitzak konfirmatzen hasi dira. Ez gara urrutira joan behar, izan ere, gurean bertan Eusko Jaurlaritzak informe bat kaleratu du non emaitza iksgarriak plazaratzen diren, ekologistek hainbat urtez defendatu legez, alegia.

Horrela bada, gure kasuan errefuxiatu klimatikoen gaia landuko dugu, hori izango da proiektuaren ardatza. Zuzenean muga kontzeptuarekin lotu dezakegu, kasu honetan muga fisikoak, aduanak. Beste kausa batzuengatik baina, gure egunerokoan daude errefuxiatuak, edo behintzat duela gutxira arte; badirudi egunerokotasun publikoan beste gai batzuk gailendu direla. Hala ere, honako gaiak bigentzia dauka eta bigentzia edukitzen jarraitu beharko luke, arazoa luzerako baitoa Siriako guda inperialistaren kasuan bezala, ezen ez da amaiera gertu ikusten.


Bestalde, turistifikazioa ere landuko dugu, Donostian uda honetan pil pilean egon dena. Duela urte batzuk agertzen hasi zela medioetan, nahiz eta aurretiazko arazoa den, gentrifikazioa bezala. Gaur egungo egoerara arte heltzeko aurreko prozesu luze bat eman behar da. Bada, 2050era heldu aurretik Donostia bere egungo kasuistika mantentzen saiatuko da, horrela ikusten dugu guk behintzat. Hau da, kalitatezko turismoa eskaintzea izango du helburu, masifikaziorik gabea. Horretarako gutxinaka muga fisikoak inplantatzen hasiko dira hiriko periferian, eta historian zehar gertatu legez Donostiako panorama idilikoa "kutsatuko" lukeen edozer kanporatua izango da, "La Bella Easo" ukigabea gelditzeko.


Horrela bada, mugak tentsio guneak bihurtuko dira, bertan kokatuko dira migranteak, aldaketa klimatikoak bultzatutakoak, klima erosoago baten bila, kostaren bila. Honelako egoera antzekoak, arrazoi ezberdinengatik (nahiz eta kapitalismoa beti dagoen atzean), Astigarragan eta Hernanin bizi izan dira, eta errepikatu daiteke erraz. Gainera, hiri barneko egoera ere kurioso izango zen. Turismoaren indarra deskontrolatuko da, eta bertako biztanleak kaleratuak izango dira, ezingo dituzte errente horiek ordaindu eta azken finean, pisu turistikoak eta hotelen ondorioz geldituko diren biztanle apurrak antzezleak soilik izango dira, turistentzat.

Horra hor proiektuaren gakoa, mugak eta hauetan sortzen diren tentsioak. Honelakoa izango da 2050eko Donostia? Gelditzeko garaiz gaude? Zer interes daude hauen atzean?




No hay comentarios:

Publicar un comentario