Pirinio
Atlantikoen departamentuko Frantziar Estatuko hiri honetan lan egitea egokitu
zaigu. Hangar baten eraberritzea proposatu zaigu, hegoaldean kokatuta dagoena,
ibaitik gertu. Planoan zentrotik gertu dagoen dirudien arren, kota aldaketa
dela eta ez da gertutasun hori antzematen eta hiri eta geltokiaren arteko
konexioa eteten da.
Proiektuarekin
hasi aurretik taldeka bildu eta inguruko analisi bat egin dugu. Ingurua,
historia, orografia, klima… aztertu ditugu, ideia baten bila. Aukeratutako lan
egiteko eskala ez da soilik eraikinera mugatu, inguruaz baliatuko gara
eraberritzea planteatzeko.
Lanari ekin
aurretik, Pau aztertzeaz gain beste eraberritze proposamen batzuk ere kontuan
hartu ditugu, emaitza eta prozedura guztiz ezberdinekin. Batetik Bilboko
Abandoibarra espazio berritua aztertu dugu. Honakoa masterplan baten bidez
egindako eraldaketa da, hau da, aurretik zegoen guztia ezabatu eta tabula rasa balitz bezala zerotik
hasitako prozedura. Honako eraldaketa hertsiki lotuta dago Bilbo berriarekin,
proiektatu nahi den irudiarekin eta hiri modeloarekin, zerbitzuetara
bideratutakoa, non lurraldeko elite ekonomikoek eta enpresek berebiziko
garrantzia duen. Nahiz eta badirudien espazio publiko handia dagoen herritarron
gozamenerako, hauek enpresen (pribatuak) eraikinen aldare bezala funtzionatzen
dute. Espazio berri honen gakoa eraikinak dira, berriak, modernoak… eta
Guggenheim museoa du ardatz.
Bestalde, Nantes
hiriko plangintza ere aztertu dugu. Planteamendu antagonikoa da guztiz.
Hasteko, eskainitako denboragatik, izan ere urte mordoa pasa dira planteatzen
eta ez da tabula rasarik egin. Jada gune horretan zeuden espazio publikoak
analizatu dira eta hasierako abiatze puntutzat aintzat hartu dira. Honen
inguruan proiektatu da, eta Abandoibarran ez bezala, memoria historikoak
berebiziko garrantzia izan du, eraikinak edota hauen egiturak mantendu
direlarik ere.
Bi planteamendu
hauek behin aztertuta, Paura ekarri behar dira ideia batzuk eta bertako idiosinkrasiaz
baliatu. Horrela bada, hauek izan dira, taldean lan egiten eta gero, ateratako
ondorio nagusienak:
Helburuetatik
hasita, hiritarrek gunea bereganatzea izango zen garrantzitsuena, hau da,
espazioaren jabe izatea. Gainera, Pauk badauka garrantzia Frantziar Estatuko
hegoaldeko turismoan, historikoki izan du eta Lourdeseko monastegitik gertu
dago. Tren geltokitik gertu dagoenez ere, bidaiari hauentzako zerbitzuak
eskaini beharko lirateke, tokiko zerbitzuekin osatuko zirenak. Horrela tokiko
kultura/elikadura/ produktuak… sustatu ahalko ziren, eta energia burujabetzan
pentsatzen hasi. Lehen aipatu legez zentroarekiko konexioa mugatua da, beraz,
ingurua osatu beharko zen, eta ibaia aprobetxatu honen ertzak birgaitzeko,
historikoki indar handia izan du eta.
Eraginak ere
aztertu ditugu, negatiboak zein positiboak, hipotesi bat formulatuz. Turismoa
handituko zen, honen ondorio guztiekin. Bestalde, inguruko ezagutza, historia,
kultura, elikadura… bultzatuko zen. Gainera, ingurunea deszentralizatuko zen
eta kontsumoa bultzatu. Hala ere ezberdintasunak areagotu daitezke, industria
hiria vs zerbitzu hiria, hau da, nolako hiria imajinatzen dugu? Garraio
publikoa eta komunikabideak ere aldatu beharko ziren.
Ibaia ere puntu
garrantzitsua da, historian galtzen joan dena. Historikoki muga bat suposatu
zuen, menderakaitza izan zena. Geroago gas aurkikuntza dela eta alde batera
utzi da. Proiektuaren helburua ibaia gerturatzea izango da, zentsu guztietan,
gune naturalagoa bihurtuz, aprobetxagarria. Nolabait beste gunearekin lotura
bat bilatuko da.
Hangarraren
erabilera
Aurreko analisi
guztia kontuan hartuta, hangarra eta inguruko espazioa modu honetan aprobetxatu
daiteke, hau da, honakoa litzateke programa nagusia.
Hainbat espazio
bananduko dira, haien artean konexioa bermatuko delarik. Turismoari dagokionez,
informazio puntu bat jarri beharko da, geltokiaren gertutasuna aprobetxatzeko.
Honakoa museo edota erakusketa areto batek bete beharko du, inguruko historia
edota hegazkinen inguruko museo bat edo.
Bestalde, gazteek
ere bere presentzia eduki beharko dute, haientzako lokal batekin
(autogestionatua izan daitekeena) edota peregrinoentzako aterpetxe edo
deskantsu gune batekin, konsigna batzuekin. Gazte lokala herriko lokal bat izan
daiteke ere, zerbait flexiblea, bilerak egiteko, nagusi, gazte, elkarte
ezberdinentzako, formakuntza gela bezala…
Merkatuak ere
presentzia izango du, tokiko produktuekin hornituta, inguruan jarriko diren
baratza guztiekin. Honek jateko toki batez hornitu daiteke, produktuekin.
Gainera, dena konektatu daiteke eta lan egingo dutenak bertokoak izan daitezke,
jende berak eramatea konplexu osoa.
Kirolak ere,
inguruan bezala, garrantzia izan beharko du. Txirrindula, eskalada… eta
horretarako egitura ere erabili daiteke.
Horrela bada,
inguru osoa moldatzea izango zen egokiena, baina hangarrak berebiziko
presentzia izango du. Egitura mantentzea premiazkoa izango da, nahiz eta
ekialderago dagoen zatia irekiko da, inguruarekin hobeto erlazonatzeko, modu
askeago batean. Galeria bat planteatuko da gune itxian eta bestan grada batzuk
hasiko dira, zubi bat osatuko dutenak trenbidea suertatuko dutena eta beste
aldea konektatuko duena. Hirian puntu erreferentzial berria izan behar du,
inkluso energia propioa erabiliko duena, leku bat non beste modu batean egingo
den lan.