Azkenengo asteetan legez, Zubimusuko parkean egindako etxeari buruzko sarrera duzue hau. Hainbat asteetan landutako proiektua duzue, ezen hainbat aldaketa jasan dituen. Horrela bada, hemen duzue azkenengo emaitza, lehenengokotik aldaketak sufritu dituen arren, esentzia bera mantentzen duena. Batetik, argitasuna: honek kokapenarekin zerikusia du, altuera eta espazioa bermatzen duena, izan ere parkeko gunerik altuenean dago. Gainera, hori aprobetxatzeko nahian beirate handi batzuk jarri dizkiot, eta baita zintzilik dagoen balkoi bat, honek grabitate eza ematen diolarik eta bestetik altuera.
Bada, aurreko sarreretan komentatu izan dut zeintzuk litzatekeen erreferentziak proiektua diseinatzerakoan, eta baita garapena ikus daiteke. Bestalde, honakoan maketan ez dut kokapena berez asko landu, izan ere egindako lehenengoko maketan nahikoa landuta dagoela esan daiteke, detaile guztiekin.
Hona hemen plano guztiak; bistak, axonometria, oina...
Bestetik hona hemen maketaren argazki batzuk, eta honen eraikitzearen prozesua:
No hay comentarios:
Publicar un comentario