sábado, 20 de diciembre de 2014

Le Modulor, ergonomikoa?

Jaso izan ditugun tailer bateratuko klase guztiak, teorikoak zein praktikoak, galdera hau erantzutera bideratuta egon dira; hau da, ba al dauka oraindik, gure garaian, bigentziarik Le Corbusierrek planteatutako neurri sistemak?


Bada, nahiz eta igual teoriako klaseetan zailago egin zitekeen honakoa ikustea, behin Le Modulor eraikita (zinta batekin, egurrarekin, soka batekin…) eta baita Le Corbusierrek berak diseinatutako Le Cabanonen aurki dezakegun aulkia guk ere eginda (material eta lotura mota ezberdinez egin behar zena), orain errazago uler daiteke eta argi esan baietz; oraindikan balio duela.

Berak gizaki perfektuarentzat planteatutako neurriak dira Le Modulorrean agertzen direnak, hau da, besoa gora luzatuz 2,26 metro diuena. Horrela bada, oraingoko gizakiek gehiago neurtzen badute ere, lehen esan legez oraindik ere balio du.
Hau frogatzeko, lehen aipatutako aulkiak erabili ditugu. Hauek hainbat modu ezberdinetan kokatu ditugu eta hainbat altzari eraiki. Bada, argiena aulkiaren erabilera bera da, ezen frogatu dugun horretarako balio duela. Hurrengokoa “konjunto” bat egitea izan da; honetan aulki gehiago eta mahaitxo bat gehitu diogularik.  Harrigarria izan badaiteke ere, niri iruditu zait Montaditos izeneko tabernan aulkiek eta mahaiek neurri bera dutela. Egia esan, hasieran zaila egin zaigu mahaia behar bezala kokatzea eta iruditu zitekeen Le Modulorak funtzionatzen ez duela jendea eusten zegoelako. Halaber, kontuan hartu behar dugu pieza askeak direla, eta bat izango balitz errazago litzatekeela.

Geroago besaulki handi bat, trono bat zirudien beste bat eta hainbat eratako sofa egin ditugu; bada, alde batekoa, bi aldeetakoa, L itxuraduna… eta materiala pixka bat gogorra eta ezerosoa bazen ere, neurriak ia ia egokienak dira, zeren eta aulki guztiak ez dira zehatzak izan. Hemen ere konprobatu ahal izan dugu bigentzia daukala.
Ohe bat egitera era ausartu gara, eta horretarako bi lerro bertikal eta bost horizontal jarri behar izan ditugu, gutxi gorabehera 90x200 eko ohea eraiki ahal izateko. Honetan ere asmatu zuen Le Corbusierrek.
 

 (tartean brometarako uneak)




Azkenean, jada gure proiektuetaz nahiko harro geundela, hauen erresistentzia frogatu nahi izan dugu (nahiz eta beste eraikuntzekin argi gelditu izan den nahikoa erresistenteak zirela persona baten edo gehiagokoren pisua eusteko). Horregatik, aulkiekin eskailerak egin izan ditugu, baxuak eta luzeak eta laburrak eta altuak, eta gutako asko gora gora heldu dira. Arkuak ere egin ditugu eta baita podium bat ere. Azkenik, hain gustura geunden ezen komun bat ere egin dugun. Amaitzeko, guztiak hartu eta ezinbesteko dorrea egin dugu, ea nork egiten zuen handiagoa ikusteko (umetxoak bezala jejejejeje).









Eta nahiz eta aulki batzuek “zauriak” jaso dituzten arren (agian behar bezain ondo eginda ez zeudelako edota materiala egokiena ez zelako) argi gelditu da aurretik egindako gaderaren erantzuna, eta berresten dut, Le Corbusierren Le Modulorrak balio du.













Hona hemen goizeko argazki batzuk:



No hay comentarios:

Publicar un comentario