Jaso izan ditugun tailer bateratuko
klase guztiak, teorikoak zein praktikoak, galdera hau erantzutera bideratuta egon
dira; hau da, ba al dauka oraindik, gure garaian, bigentziarik Le Corbusierrek
planteatutako neurri sistemak?
Bada, nahiz eta igual teoriako klaseetan
zailago egin zitekeen honakoa ikustea, behin Le Modulor eraikita (zinta
batekin, egurrarekin, soka batekin…) eta baita Le Corbusierrek berak
diseinatutako Le Cabanonen aurki dezakegun aulkia guk ere eginda (material eta
lotura mota ezberdinez egin behar zena), orain errazago uler daiteke eta argi
esan baietz; oraindikan balio duela.
Berak gizaki perfektuarentzat
planteatutako neurriak dira Le Modulorrean agertzen direnak, hau da, besoa gora
luzatuz 2,26 metro diuena. Horrela bada, oraingoko gizakiek gehiago neurtzen
badute ere, lehen esan legez oraindik ere balio du.
Hau frogatzeko, lehen aipatutako aulkiak
erabili ditugu. Hauek hainbat modu ezberdinetan kokatu ditugu eta hainbat
altzari eraiki. Bada, argiena aulkiaren erabilera bera da, ezen frogatu dugun
horretarako balio duela. Hurrengokoa “konjunto” bat egitea izan da; honetan
aulki gehiago eta mahaitxo bat gehitu diogularik. Harrigarria izan badaiteke ere, niri iruditu zait
Montaditos izeneko tabernan aulkiek eta mahaiek neurri bera dutela. Egia esan,
hasieran zaila egin zaigu mahaia behar bezala kokatzea eta iruditu zitekeen Le
Modulorak funtzionatzen ez duela jendea eusten zegoelako. Halaber, kontuan
hartu behar dugu pieza askeak direla, eta bat izango balitz errazago
litzatekeela.
Geroago besaulki handi bat, trono bat
zirudien beste bat eta hainbat eratako sofa egin ditugu; bada, alde batekoa, bi
aldeetakoa, L itxuraduna… eta materiala pixka bat gogorra eta ezerosoa bazen
ere, neurriak ia ia egokienak dira, zeren eta aulki guztiak ez dira zehatzak
izan. Hemen ere konprobatu ahal izan dugu bigentzia daukala.
Ohe bat egitera era ausartu gara, eta horretarako bi
lerro bertikal eta bost horizontal jarri behar izan ditugu, gutxi gorabehera
90x200 eko ohea eraiki ahal izateko. Honetan ere asmatu zuen Le Corbusierrek.
Azkenean, jada gure proiektuetaz nahiko harro
geundela, hauen erresistentzia frogatu nahi izan dugu (nahiz eta beste
eraikuntzekin argi gelditu izan den nahikoa erresistenteak zirela persona baten
edo gehiagokoren pisua eusteko). Horregatik, aulkiekin eskailerak egin izan
ditugu, baxuak eta luzeak eta laburrak eta altuak, eta gutako asko gora gora
heldu dira. Arkuak ere egin ditugu eta baita podium bat ere. Azkenik, hain
gustura geunden ezen komun bat ere egin dugun. Amaitzeko, guztiak hartu eta
ezinbesteko dorrea egin dugu, ea nork egiten zuen handiagoa ikusteko (umetxoak
bezala jejejejeje).
Eta nahiz eta aulki batzuek “zauriak” jaso dituzten
arren (agian behar bezain ondo eginda ez zeudelako edota materiala egokiena ez
zelako) argi gelditu da aurretik egindako gaderaren erantzuna, eta berresten
dut, Le Corbusierren Le Modulorrak balio du.
Hona hemen goizeko argazki batzuk: