martes, 21 de octubre de 2014

Esperientzia arkitektonikoa

Asteburu honetan hainbat eraikin bisitatzeko aukera izan dugu, horietako asko, barrutik zein kanpotik, gida baten laguntzaz egiteko aukera izan dugu. Horien artean aipagarria lirateke Zamoran ikusitakoak, non, beste bisitetan ez bezala arkitekto batek gidatu gaituen, lehenengo pertsonan ezagutzen zituenak, berarenak baitziren horietako proiektu asko.

Horrela bada, bere esperientziaz baliatu da hainbat gauza oso interesgarri kontatzeko, eta modu batean edo bestean, ikasketak egiteko grina piztu digu gutako askori. Erreztasun handiarekin azaldu ditu gauzak eta horrek ere eragin du interesa handiagotzeak. Bestalde, berak esandako gauza batean sakondu nahiko nuke; behin eta berriz errepikatu duena; eta zera da, arkitekturak dibertitzeko aukera ematen duela, betiere interesarekiko prportzionala delarik.

Hala ere, ikusitako eraikinetatik bat aukeratu beharko banu, Norman Fosterren Portia bodegak aipatuko nituzke. Jada bodega batzuk bisitatuak nituen aurretik Errioxako zonaldean, eta bada, horien irudiek ez zeukaten zer ikusirk honakoarekin. Guztiz iraultzailea iruditu zait, baina aldi berean, bodega baten berezitasunak mantendu ditu. Honakoa da aipagarriena edo interesgarriena iruditzen zaidana, alegia. Nola, iraultza bat medio, berez aldaketak ez duen mamia aldatu. Horrela bada, modu oso eraginkorrean lortu du lotzeak berritasuna eta tradizioa, eta aldi berean paisaian modu berezi eta paregabean irabazten du lekua, honen alterazio handirik gabe.


Bestalde, materialek berebiziko garrantzia dute. Hara, eraikna egiterakoan ardoaren konposizioan egindako material berak erabiltzen dira, honek eraikinaren funtzionamendua zein den gogorarazten digularik. Izan ere, hori behin eta berriz errepikatu zuen gidak, eraikinaren funtzionamenduan oinarrituta eraiki zuela Fosterrek. Koloreak ere aurretik esandakoarekin lotuko genituzke, izan ere material bakoitzak bere tektonika du eta arkitektoak era paregabean lortu du honen lotura.

Bestetik, bertako usainen nahasteak eta argitasuna aipatuko nuke. Usainek momentu orotan gogorarazten digute non gauden, eta modu atsegin batean nahastu egiten dira. Bestalde, argitasunarekin modu batean eta bestean jolasten da. Lan egiteko lekuetan argitasuna nagusitzen da, hau errazteko eta atsegintzeko. Aldiz, kupelak dauden lekuan iluntasuna da nagusi, argi gorri batek soilik apurtuta. Honek lur maila non dugun gogorarazten digu, eta bestetik kolore gorrixka horrek gogora ekartzen digu ardoa. Hau guztia arkitektoak diseinattako plataorma batzuetatik ikus dezakegu, aireortuetako itxurak imitatu nahian edo.


Bukatzeko, laburpen gisa honakoa aipatuko nuke; eraikin honek hainbat sentsazio barneratzeko gaitasuna dauka, eta horrek egiten du berezia. Horretan datza hain zuzen ere arkitektura, behintzat eta momentuz, arkitektura.


No hay comentarios:

Publicar un comentario