jueves, 16 de octubre de 2014

Egurrezko mendiko txabola

Oraingoan irakasleek beste erronka bat proposatu digute. Lehendik imaginatu behar genuen mendian geundela, eta, egur batzuekin, hauek neurri zehatz batzuk edukita (2,4m luze), egurrezko txabola bat egin beharko genuke.

Proiektua berez ez du zertan zaila izan, baina honen gakoa loturetan datza. Nahiz eta guk pegamentoarekin itsatsi dugun, errealitatean egitekotan iltzeekin lotu beharko genituzke egurrak, eta horrek zailtasunak dakar. Izan ere, materialaren tektonika dela eta, modu jakin batean soilik lotu daitezke egurrak, hauen zuntzak apurtu ez daitezen. Horrela bada, hona hemen lotura horien adibide batzuk.




Behin egitura eginda geneukala, hau tapatzen hasi behar izan ginen, kontuan izanda errealitateari ahal baino fidelago izan behar ginela. Horrekin zer esan nahi da, bada, adibidez teilatuak eragotzi behar duela ura sartzeari, aldapan jarrita, eta paretetako hormak osatzen duten oholek horizontalean joan behar dutela, argazkietan ikus daitekeen legez.



Azkenik, behin egituratuta eta "azala" jarrita, txabolaren planoak egin behar genituen, ez maketarenak. Horretarako, maketan erabilitako eskala bera erabili dugu, 1:20 hain zuzen ere. Gainera 3Dko errepresentazioan eskala hobeto ikus zedin pertsona eta zuhaitz bat marraztu ditut hobeto antzemateko txabolaren tamainia. Ebaketak, bistak eta loturak ere errepresentatu izan ditut honekin batera.




Amaitzeko, nola materiala neukan soberan, honen birziklapena sustatzeko zuhaitz batzuk egin ditut eta oinarri bat, hau izan delarik azkenengo emaitza:



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario