Gure logela behin egin ta gero, hurrengkoan klasean beste ikaskide batena birmoldatu behar izan dugu, eta horretarako neurri orokorrak jakin behar ditugu, bada, armairuen edo apalen sakonera, ohearenak... leihoak eta ateak nola marrazten diren...
Guzti hauek hobeto ulertzeko eta proiektatzen jakiteko, besteak beste honako liburuetaz baliatu naiz: "Puertas y ventanas" deituriko Pdf bat, "Las medidas de la casa" eta Neuferten "El arte de proyectar en arquitectura"
miércoles, 29 de octubre de 2014
Logelaren planoa
Oraingo honetan zera egin behar izan dugu, A2 orri batean gure logelaren oinaren planoa, nahi izan dugun eskalan, 1:20 zein 1:10. Hauen arteko diferentzia azken finean planoaren zahaztasunean datza, hala nola, markoa, sobremarkoa... egiterakoan atea proiektatzerakoan.
Horrela bada, nik nire egoitzako logela egitea aukeratu dut, izan ere, ez dut aukerarik izan asteburuan bueltatzeko. Ondorioz, metroa hartu eta neurtzera!
Nire kasuan logelan bertan sukaldea eta sukaldea ere badaukat eta hauek ere egitea aukeratu dut, nolabait ere gauza gehiago ikasteko. Armairuak, estanteriak, eskritorioa, ohea... eta halakoak egin ditut. bestalde, leihoak eta ateak ere egin behar izan ditut, eta horretarako hainbat liburutan begiratu dut.
Bestetik, komunean dutxa, inodoroa eta lababoa egin ditut, eta sukaldean fregaderoa eta suak.
Horrela geratu da planoa:

martes, 21 de octubre de 2014
Esperientzia arkitektonikoa
Asteburu honetan hainbat eraikin bisitatzeko aukera izan dugu, horietako asko, barrutik zein kanpotik, gida baten laguntzaz egiteko aukera izan dugu. Horien artean aipagarria lirateke Zamoran ikusitakoak, non, beste bisitetan ez bezala arkitekto batek gidatu gaituen, lehenengo pertsonan ezagutzen zituenak, berarenak baitziren horietako proiektu asko.
Horrela bada, bere esperientziaz baliatu da hainbat gauza oso interesgarri kontatzeko, eta modu batean edo bestean, ikasketak egiteko grina piztu digu gutako askori. Erreztasun handiarekin azaldu ditu gauzak eta horrek ere eragin du interesa handiagotzeak. Bestalde, berak esandako gauza batean sakondu nahiko nuke; behin eta berriz errepikatu duena; eta zera da, arkitekturak dibertitzeko aukera ematen duela, betiere interesarekiko prportzionala delarik.
Hala ere, ikusitako eraikinetatik bat aukeratu beharko banu, Norman Fosterren Portia bodegak aipatuko nituzke. Jada bodega batzuk bisitatuak nituen aurretik Errioxako zonaldean, eta bada, horien irudiek ez zeukaten zer ikusirk honakoarekin. Guztiz iraultzailea iruditu zait, baina aldi berean, bodega baten berezitasunak mantendu ditu. Honakoa da aipagarriena edo interesgarriena iruditzen zaidana, alegia. Nola, iraultza bat medio, berez aldaketak ez duen mamia aldatu. Horrela bada, modu oso eraginkorrean lortu du lotzeak berritasuna eta tradizioa, eta aldi berean paisaian modu berezi eta paregabean irabazten du lekua, honen alterazio handirik gabe.
Bestalde, materialek berebiziko garrantzia dute. Hara, eraikna egiterakoan ardoaren konposizioan egindako material berak erabiltzen dira, honek eraikinaren funtzionamendua zein den gogorarazten digularik. Izan ere, hori behin eta berriz errepikatu zuen gidak, eraikinaren funtzionamenduan oinarrituta eraiki zuela Fosterrek. Koloreak ere aurretik esandakoarekin lotuko genituzke, izan ere material bakoitzak bere tektonika du eta arkitektoak era paregabean lortu du honen lotura.
Bestetik, bertako usainen nahasteak eta argitasuna aipatuko nuke. Usainek momentu orotan gogorarazten digute non gauden, eta modu atsegin batean nahastu egiten dira. Bestalde, argitasunarekin modu batean eta bestean jolasten da. Lan egiteko lekuetan argitasuna nagusitzen da, hau errazteko eta atsegintzeko. Aldiz, kupelak dauden lekuan iluntasuna da nagusi, argi gorri batek soilik apurtuta. Honek lur maila non dugun gogorarazten digu, eta bestetik kolore gorrixka horrek gogora ekartzen digu ardoa. Hau guztia arkitektoak diseinattako plataorma batzuetatik ikus dezakegu, aireortuetako itxurak imitatu nahian edo.
Bukatzeko, laburpen gisa honakoa aipatuko nuke; eraikin honek hainbat sentsazio barneratzeko gaitasuna dauka, eta horrek egiten du berezia. Horretan datza hain zuzen ere arkitektura, behintzat eta momentuz, arkitektura.

jueves, 16 de octubre de 2014
Egurrezko mendiko txabola
Oraingoan irakasleek beste erronka bat proposatu digute. Lehendik imaginatu behar genuen mendian geundela, eta, egur batzuekin, hauek neurri zehatz batzuk edukita (2,4m luze), egurrezko txabola bat egin beharko genuke.
Proiektua berez ez du zertan zaila izan, baina honen gakoa loturetan datza. Nahiz eta guk pegamentoarekin itsatsi dugun, errealitatean egitekotan iltzeekin lotu beharko genituzke egurrak, eta horrek zailtasunak dakar. Izan ere, materialaren tektonika dela eta, modu jakin batean soilik lotu daitezke egurrak, hauen zuntzak apurtu ez daitezen. Horrela bada, hona hemen lotura horien adibide batzuk.
Behin egitura eginda geneukala, hau tapatzen hasi behar izan ginen, kontuan izanda errealitateari ahal baino fidelago izan behar ginela. Horrekin zer esan nahi da, bada, adibidez teilatuak eragotzi behar duela ura sartzeari, aldapan jarrita, eta paretetako hormak osatzen duten oholek horizontalean joan behar dutela, argazkietan ikus daitekeen legez.
Azkenik, behin egituratuta eta "azala" jarrita, txabolaren planoak egin behar genituen, ez maketarenak. Horretarako, maketan erabilitako eskala bera erabili dugu, 1:20 hain zuzen ere. Gainera 3Dko errepresentazioan eskala hobeto ikus zedin pertsona eta zuhaitz bat marraztu ditut hobeto antzemateko txabolaren tamainia. Ebaketak, bistak eta loturak ere errepresentatu izan ditut honekin batera.
Amaitzeko, nola materiala neukan soberan, honen birziklapena sustatzeko zuhaitz batzuk egin ditut eta oinarri bat, hau izan delarik azkenengo emaitza:

Suscribirse a:
Entradas (Atom)