lunes, 2 de julio de 2018

MARTUTENE_Auzo produktiboa


IBAI ERTZAREN TRATAERA
Orubean ura sartzea bermatuko da, hau da, aurreko eraikinak kenduko ditugu, itsasaldiak eragindako maila aldaketak auzokideen ordutegi eta ohituretan barneratzeko, naturarekin konexio estuagoa bermatzeko. Ginera, honako izaera handitzeko ibaiaren inguruko bidea  pasabide bihurtuko da, kotatik 6m altxatuz.
Geroago prototipoak oinarrian jarriko dira, hasteko hiru aurreikusten direlarik. Hauek 4x4m-ko kuboz osatuta egongo dira hasiera batean, lurretik altxatuz. Honek zuzeneko lotura dauka uholdeharritasunarekin, geroago azalduko dena. Hauek espiral itxuran hedatuko da, eguneroko erabilera eta funtzioetan oinarrituz. Nahiz eta bilatzen den bakoitza autonomoki funtzionatzea, haien arteko konexioak bultzatuko dira, modu ezberdinetan egin daitezkeela, baina gehienbat tipologiekin.
Proiektuaren azken egoeran ibaiareki, inguruko mendiekin edota naturguneekin eta Martutene auzoa berarekin harremanak lortu nahi dira.

URPERAGARRITASUNA
Lehen aipatu legez, urperagarritasuna proiektuaren gako garrantzitsuenetakoa da. Ibaia integratzea izango da helburuetariko bat. Gaur egun Donostian eta beste lekuetan egiten den hirigintzan ibaia mehatxu bezala ikusten da. kasu honetan itsas maila aldaketak integratuko dira, auzokoen bizitzarekin batera.
Honakoa zuzenean klima aldaketarekin erlazionatuta dago, izan ere aurreikusten da epe luzerako proiektu bezala, ezen kolonia edo bloke berriak sortu daitezkeen mendia kolonizatuz eta harreman berriak sortuz.


PAU_Biziberritzen eraldatuz

Hasierako plano honetan Paueko hangarra eta bere inguruak aztertu dira, oraintxe bertan dagoen egoeran bertan. Gunen nahiko degradatua da, baina hala ere badaude hainbat eraikin oraindik erabilera dauzkatenak eta egoera nahiko txukuna dutenak.
Momentuz erabilerarik ez duen hangarra (gune bereziki potentziala), Paueko artxibategi berriztua, kayak alokatzeko denda, co-working espazio bat, ultramarinos denda bat, atelierra txatarreria eta zurgintza tailerrak, esaterako.
Horrela bada, proiektuak birziklapenaren eta euzo izaeraren inguruan biratuko du, ahalik eta posibilítate edo aukera gehien eskainiz; besteak beste, autogestioa, bizikidetza, ekologismoa, ekonomia kolaboratiboa… bezalako ardatzak ere jorratzeko aukera izatea ere helburu izanda. Hala ere, honako proiektuak pertsonak behar ditu garatu ahal izateko, hauek baitira funtsa. Hori dela eta, honakoa proiektu teoriko baterako proposamen bat baino ez da, ikuspegi batetik, behin espacio publikoak oinarri gisa eta eraikinen egoera eta potentzialtasuna ardatz hartuta.
Helburua lanerako eta bizitzarako espazioak uztartzea da, lo hiriei kritika egitea, puntu ahulak indartuz, pertsonak erdigunean duen arkitektura lantzeko asmoz egina.



Kasu honetan handipenak planteatzerako orduan kamarak planteatu dira. Hauek hainbat erabilera izan ditzakete, eraikinaren funtzioari jarraiki. Gehienak etxebizitza komunetan jarri dira, bertan handipena egiterakoan terraza edota negutegiak planteatzen dira, ingurua bizigarriagoa egiteko. Honek gelen aireztapen eta tenperatura erregulazioan laguntzen du. Eraikinari zuzenean akoplatzen zaio eta altuera eta zabalerara ere moldatzen da. 
Honen ebaketa (gehienbat funtzionamendua eta materialak aztertzeko) eta deskonposizioa muntaketa ahalik eta hoberen ulertzeko.
Bestalde, eskubitara proiektua ulertzeko egindako aldaketa proposamena da. Lehen esan legez garrantzitsuena pertsonak dira, beraz, azkenean haiek izango dira auzoaren etorkizuna bermatuko dutenak. Hala ere, planteatutako proposamen honetan fase ezberdinak planteatzen dira auzoa bizigarria egiteko. Erdigunetik hasita etxebizitza komunalekin (ezen banatuta dauden erabilerengatik) plaza biziberritzeko. Eraikin estrategikoak aldatzen joango dira eguneroko bizitza eta lana uztartuko duena.