viernes, 15 de mayo de 2015

Azkenengo entrega: Ondarretako etxea

Azkenean heldu gara kurtso amaierara. Azkar pasatu da nahiz eta denbora eman digun hamaika gauza berri ikasteko. Kasu honetan, aurreko urtean bezala, Ondarretan dagoen orube bat eskaini zaigu gure proiektua bertan kokatzeko, hondartzaren lehenengo lerroan kokatuta dagoena eta aurreko sarreran azaldu nuena. Kontuan izan behar dugu eskainitako lekua, bere kokapena dela eta, oso preziatua dela, eta lasai esan genezake estatu mailan hitz eginda seguruenik orube hori garestienetakoa izango dela. izan ere, Donostia, Getxorekin (Bizkaia) batera eraikitzeko den lurrik garestiena du. Aurreko urtearekin alderatu, zera aldatzen da; tailer bateratuan Mies Van Der Roheren "Hiru patiodun etxea" aztertu dugunez, gure proiektu honetan ere patioaren kontzeptua  sartu behar izan dugu. Koxka patio zertan datzan dago, hau da, nola ezberdindu patio eta lorategi bat, esaterako. 
Horrela bada, gunea aztertzeari ekin genion, hau da, kokapena, ingurua, eguzkitzapena, landareria, bistak... 


Hasierako influentziak lehen aipaturiko Mies Van Der Roheren Hiru patiodun etxea eta Le Corbusierren Villa Savoye izan dira, eta hauek oinarritzat hartuz gero hainbat aldaketa egin ditut eta posible da orain hauekiko erlazioa minimoa izatea, baina hasieran horrela zen


Bada, nire nahia honakoa zen. Batetik, ondoko etxeetatik "babestu" nahi nintzen,baina bistak galdu barik patioak sortzen nituen bitartean. Gainera, izugarrizko garrantzia eman diot naturari, hori dela eta barruko patio bat ere sortu dut egongela eta sukaldearen edo jangelaren artean. Bestalde, estudioa etxetik banandu dut, nolabait lanaren eta familiaren arteko banaketa edo irudikatu nahian. Bi guneek dute patiorik handiena erdigune. Bestetik, beheko aldean zerbitzuak kokatu ditut; garajea, egongela, sukaldea, komuna eta despentsa txiki bat. Goikoan, aldiz, etxebizitzaren lekurik pribatuena; hau da, logela handi bat bere komun eta bestidore pribatuarekin eta beste bi logela independiente txikiago komuna konpartitzen dutena. Hala ere, hirurek konpartitzen dute terraza txiki bat, itsasora gerturatzen denaren sentsazioa ematen duena. Bestalde, etxeari handitasun maila dexente bat emateko egongela altuera bikoitzekoa egin dut, patioko argitasuna ere aprobetxatzeko. Naturarekiko harremana indartu nahi izan dut zuhaitzen bidez, eta baita pergolarekin, eze, esentzia bera mantendu nahian garajean ere aplikatu dut teknika bere babesteko. Itxiturak ere garrantzia handia dauka proiektuan, eta horretarako korten altzairua erabili dut, etxearen erritmo berera, eta hauen arteko guneetan landareria jarriz. 

Hona hemen aurrekoa irudikatzen duten egindako planoak:






Baita ere proiektuaren maketa:













No hay comentarios:

Publicar un comentario