Izan ere, hasiera batean kapitelek indar handia izango zuten nire eskaileretan, baina sinbolikoegia iruditu zitzaidan eta azkenenik beste ideia bat garatu nuen. Berez eskilara ez oso luze bat ezen zurruna izango zen erabat eta bi zatitan banatuko zen. Hasierakoan txoko baten modukoa edukiko luke irakurtzeko puff batekin eta bigarrenean hormaren aurka apalategi batzuk edukiko lukete eskailerek bertan liburuak uzteko. Gainera, alboko aldean takila batzuk jarri nahi nituen beheko solairukokoek erabilpena emateko.
Horrelako zerbait litzateke, baina ez ninduen konbentzitu:
Horregatik, ideia berdinari jarraiki, hau da, eskilaren erabilpena aprobetxatzearen eta bi espazioren banaketarenei jarraiki, antolaketa aldatzea bilatu izan dut. Beheko zatiak zurrun izaten jaraitzen du, eta badauka puff-a jartzeko txokoa ere deskansiloaren aurrean. Bada, takilak kendu ditut eta bigarren zatiko eskilarak "flotanteak" dira, horman kaxatuta daude. Gainera, binaka hauek apalategiak sortzen dituzte beheko zatiarekin erlazio mantentzen duelarik nahiz eta bi espazioak banandu argi eta garbi. Horretaz gain bigarren zatiko eskilara bakoitzaren amaieratik barandilla bat agertzen da gora doana. Hauek pieza metaliko baten eutsiko lirateke, aldi berean lehen esan legez, horman lotuta daudela.
Horrela bada, nahiz eta aldaketa nahikotxo jasan dituen proiektuak hasierako ideiatik, funtsa edo muina bera da, kontrastea, zurruntasuna, erabilpena, estetika, zuzentasuna... lirateke proiektu hau hobeki definituko luketen adjektiboak ene aburuz
Hona hemen hasierako eta bkaeako proiektuen arteko konparatiba bat.
eta baita amaierako irudi batzuk, planoak barne:
No hay comentarios:
Publicar un comentario