Kurtso berria hasi dugu Proiektuak IIn, eta nola hasi gainera; indartsu. Horrela bada, oraingokoan eskailerak proiektatzen ikasi dugu. bai ebaketa batean zein oinan. Horretarako, honako ariketa egin behar izan genuen, ataritik etxebizitzara eta etxebizitzan bertan kokatzen ziren eskailera batzuen dimentsioak kalkulatu eta geroago hauek proiektatu.
Hau izan da nire ikaskidearen eta bion emaitza
Gainera, azkenengoko mailakoek erabiltzen duten gela batean erreforma bat burutuko da hau liburutegi moduan erabili ahal izateko. Bada, espazio gehiago lortuko da bigarrengo solaiuan eta horretarako, bi espazioak konektatzeko, harremanetan jartzeko, esailera baten beharra dugu. Momentuz egin beharrekoa maketa baten muntaia, planoak eta arkiteko ezberdinen lanak eskailerekin aztertzea izan da.
Lehenengoko pausoaren emaitza hau litzateke:
Kasu honetan, nahiz eta garrantzitsuena espazioa litzatekeen, nik maketan kapitelak ere egin ditut, izan ere, buruan daukadan eskailerak egiteko aukera bat zer da, kapiteladun zutabetxoz osatutako eskailerak egitea.
Bestalde, aipatu legez, ikerketa lan bat ere egokitu zaigu. Arkitekto batek egindako esailera batzuk aztertu behar izan ditugu, eta honen bi eraikin. Lan hau bidaltzerakoan lehengokoa burura etorri zitzadana zera izan zen; Leonardo Da Vincik eraikitako eskailera batzuk Valle de Loirako gaztelu batean, chateau de chambord hain zuzen ere. Eskailera honek duen berezitasuna zein da, bada, bi sarrera ditu eta ez zara gurutzatzen igoera osoan zehar, helokoidala da.
Bestalde, zerbait modernoagoa bilatu nahi izan dut, eta horregatik, honako arkitekto hauen obra ezberdinak aztertu ditut, oraindik errferente zehatz bat aurkitu ez dudalarik, nahiz eta Oscar Niemeyerren obrak asko gustatzen zaizkidan. Hauek litzateke arkitektorik aipagarrienak ikusi ditudanen artean: Arne Jacobsen, Richard Meier, Gerardo Ayala, Alvar Aalto, Carlo Mollino, Victor Horta, Renzo Piano, Lorenzo Bernini...
Horrela bada, modernoen artean Arne Jacobsen aukeratuko nuke, ustezko sinpletasun eta zehaztasunagatik
Saint Catherine´s Collegearen berrikuntza eta handipena ere burutu zuen arkitekto honek.
Bestalde, lehen aipatutako Berniniren Scala Regiak ere garrantzia handia duela iruditzen zait.