viernes, 15 de mayo de 2015

Azkenengo entrega: Ondarretako etxea

Azkenean heldu gara kurtso amaierara. Azkar pasatu da nahiz eta denbora eman digun hamaika gauza berri ikasteko. Kasu honetan, aurreko urtean bezala, Ondarretan dagoen orube bat eskaini zaigu gure proiektua bertan kokatzeko, hondartzaren lehenengo lerroan kokatuta dagoena eta aurreko sarreran azaldu nuena. Kontuan izan behar dugu eskainitako lekua, bere kokapena dela eta, oso preziatua dela, eta lasai esan genezake estatu mailan hitz eginda seguruenik orube hori garestienetakoa izango dela. izan ere, Donostia, Getxorekin (Bizkaia) batera eraikitzeko den lurrik garestiena du. Aurreko urtearekin alderatu, zera aldatzen da; tailer bateratuan Mies Van Der Roheren "Hiru patiodun etxea" aztertu dugunez, gure proiektu honetan ere patioaren kontzeptua  sartu behar izan dugu. Koxka patio zertan datzan dago, hau da, nola ezberdindu patio eta lorategi bat, esaterako. 
Horrela bada, gunea aztertzeari ekin genion, hau da, kokapena, ingurua, eguzkitzapena, landareria, bistak... 


Hasierako influentziak lehen aipaturiko Mies Van Der Roheren Hiru patiodun etxea eta Le Corbusierren Villa Savoye izan dira, eta hauek oinarritzat hartuz gero hainbat aldaketa egin ditut eta posible da orain hauekiko erlazioa minimoa izatea, baina hasieran horrela zen


Bada, nire nahia honakoa zen. Batetik, ondoko etxeetatik "babestu" nahi nintzen,baina bistak galdu barik patioak sortzen nituen bitartean. Gainera, izugarrizko garrantzia eman diot naturari, hori dela eta barruko patio bat ere sortu dut egongela eta sukaldearen edo jangelaren artean. Bestalde, estudioa etxetik banandu dut, nolabait lanaren eta familiaren arteko banaketa edo irudikatu nahian. Bi guneek dute patiorik handiena erdigune. Bestetik, beheko aldean zerbitzuak kokatu ditut; garajea, egongela, sukaldea, komuna eta despentsa txiki bat. Goikoan, aldiz, etxebizitzaren lekurik pribatuena; hau da, logela handi bat bere komun eta bestidore pribatuarekin eta beste bi logela independiente txikiago komuna konpartitzen dutena. Hala ere, hirurek konpartitzen dute terraza txiki bat, itsasora gerturatzen denaren sentsazioa ematen duena. Bestalde, etxeari handitasun maila dexente bat emateko egongela altuera bikoitzekoa egin dut, patioko argitasuna ere aprobetxatzeko. Naturarekiko harremana indartu nahi izan dut zuhaitzen bidez, eta baita pergolarekin, eze, esentzia bera mantendu nahian garajean ere aplikatu dut teknika bere babesteko. Itxiturak ere garrantzia handia dauka proiektuan, eta horretarako korten altzairua erabili dut, etxearen erritmo berera, eta hauen arteko guneetan landareria jarriz. 

Hona hemen aurrekoa irudikatzen duten egindako planoak:






Baita ere proiektuaren maketa:













jueves, 16 de abril de 2015

Ondarretako etxebizitza (aurreentrega)

Oraingoko Ondarreta egokitu zaigu berriro ere proiektatzeko lekua, baina kasu honetan ez hondartzan bertan sorosle gunearekin bezala, baizik eta metro batzuk atzerago et Orube finko batean, argazkietan ikus daiteekeen bezla. Horrela bada, patiodun etxeak ikasten gaudenez, gure etxebizitzak ere patio batzuk izan beharko ditu, bi kotxeetako garajea eta hiru logela gehi arkitektura estudio bat aparte.
honakoa litzateke kokapena, Interneetik aterata:


Nahiz eta oso orube preziatuaz hitz egiten ari garen, kontuan hartu behar da hor ez dagoela ezer eraikita, baina ez da betidanik horrela gertatu, izan ere, orain arte beste etxe bat zegoen hor eraikita, eraitsi zutena. 1971an eraikia izan zen Javier Carvajalen "Casa Sobrino" etxea aurkitzen zen lehen bertan. Zoritxarrez, alboko hotelak egiteko asmoa zuen anpliazio baten ondorioz 2008an eraitsi egin zuten.



Bestalde, hona hemen nire proiektuaren kokapen planoa, apunteak, eguzkitzapen analisia, ebaketak, altaerak, oinak, maketa kontzeptuala...:

martes, 17 de marzo de 2015

Sorosle etxea (azkenengo entrega)

Helmugaraheldu gara sorosle etxearen proiektu honetan. Hainbat eskakizun bete behar zituen, eta, hortik aurrera, gure ukituak eman behar genion. Nire oinarria olatu bat izan da, euskal kostaldean hain oinarrizkoa duguna. Horrela, pasealeku berrira eta Santa Klara uhartera bideratu dut, hndartzaren eta Ondarretako pasealekuaren artean trantziziozko espazio bat sortuz, marko bat bezala funtzionatzen duena. Komun eta aldagela publiko batekin hornitu dut, erizaintza bat eta sorosle puntu zein biltegi batekin ere. Gainera,neguan beste erabilpen bat emateko tabernatxo bat gehitu diot, beirate handi bat duela. kanpoaldean terrazatxo bat du,

aipatzekoa litzateke plazatxo baten modukoa egin dudala, paseoko jende fluxua ez oztopatzeko, proiektua bideratzea laguntzen duela.  Azkenik, aste batzuk proiektu honekin lanean ibili eta gero, hona hemen emaitza:

Oina:

Ebaketak:
Altxaera:
Kokapen planoa:
Ebaketak:
Azalpenak:



martes, 3 de marzo de 2015

Sorosle Etxea II

Oraingoko honetan aurretik neuzkan ideia guztiei buelta eman eta gero, honakoa okurritu zait.
Bada, olatu baten itxurako eraikina egin nahi izan dut, hondartzaren lautasuna errespetatuz ahalik eta gutxien molestatzearren. Gainera, hormigoizkoa den arren, kanpoko burdinezko kapa bat dauka, Euskal Herrian oso errotuta dagoen materiala, nortasun handia emango diona. Gainera, hainbat lekuetan hormigoizko bloke txikiak gehitu ditut, portua zein zurriolarekin simil bat egiteko

Hona hemen maketaren plano eta argazkiak

martes, 24 de febrero de 2015

Sorosle etxea I

Oraingokoan sorosle etxe bat eraikitzea gokitu zaigu, Donostiako Ondarretan. Horretarako, hainbat sorosleren postuak ikusi behar izan ditugu, baina ez da izan behar konbentzionala, hau da, ez da torreta sinple bat izan behar ezta edonon jar daitekeen etxe bat. Gainera, neguko erabilera bat bilatu behar diogu, eta posible bada, eskulturikoa izatea.

Honen arira, niri honakoa okurritu ait; burdinez egita estaldura behintzat, izan ere errotuta dago gure herrian eta adibiderik garbiena Donostiako pasaleku osoan zehar ikus daitezkeen eskulturetan dago. Horrela bada, olatu itxura ematen saiatuko naiz, aldi berean pasalekuan sartzen delarik.

Hasteko, halaber, kokapena zehaztu dut eta tokiaren maketa egin, baita ebaketa bi ere:

Aurrekoan honako argazkiak atera nituen, hauetan bilatu dudalarik inspirazioa, non ikus daitekeen burdina, horizontaltasuna, olatu eta itsasoaren presentzia...










Bestalde, honako erikinean inspiratu naiz, baita kostaldean kokatuta dagoena. Bai bere itxura eta materialagatik eta bere erabileragatik ere:






Azkenik, hau da lekuaren ebaketa, mendebalde zein ekialdera begira