jueves, 20 de diciembre de 2018

Zarautz2050

2050 urtean kokatzen da aurtengo proiektua, Zarauzko herrian. Gaur egungo egoera honela jarraituz gero, itsas maila dexente igoko dela egiaztatuta dago. Gaur egun ere, talde ekologistek duela urte batzuk abisatu zutena ezin dute ezta gobernu atzerakoienek ukatu. Hori dela eta, zein da arkitekturak jokatu beharko duen papera? Bada, erresilentzia lantzen hasi beharko gara, ez badugu nahi kaosean murgildu.




Planteatu zaigun azera da, gaur egungo Zarauzko San Pelaio tren geltokia dagoen tokiangeltoki intermodal bat eraikitzea, busak, trenak eta txirrindulak izango direlarik kontuan hartu beharreko garraiobide nagusiak.

  


Kokapena ez da edonolakoa, izan ere naturgune garrantzitsu baten ondoan gaude, paduraz inguratuta. Hori dela eta, ingurugiro berezia da, eta lehen aipatutako mareen igoerak berebiziko garrantzia izango du. Nire kasuan, proiektuaren gakoa hasieratik bideratuta egon da padura hauen azalera handitzera, gaur egun gehiegi artifizializatutako ibaiari nolabait ateak ireki eta hedatzen uzteko. Bada, marraztutako hiru lerroek hiru egoera ezberdin irudikatzen dute, baina ulertzen da espazio guztia urperagarri bezala.

Azkenean, helburua espazio erresiliente bat sortzea da, "hondartza handi bat" sortzea alegia. Ezen egoera ezberdinetan funtzionatuko duen. Horretarako gaur egungo bideak birmoldatuko dira, batez ere ibilgailuentzako direnak, eta oinezko zein txirrindulazkoak gehitu. Horrela, uraren eraginez aldatzen doan ekosistema aurkituko dugu, gaur egungoa baino aprobetxagarriagoa; paseatzeko, kirola egiteko, naturaz gozatzeko, landatzeko...

Proiektua planteatzerako orduan oso kontuan izan da momentu oro jada inguruan existitzen dena. Egia da, lehen esan legez padurak handitu direla eta gune inundagarria sortu dela, baina hori izan da lehentasuna eman zaiolako bertako hezegunea errekuperatzeari.






Bada, gakoa edo funtsa izan da gaur egungo geltokian atxikitu eta hortik ingurura zabaldu, nolabait akordeoi bat bezala. Hormigoizko pantaila hauek espazio ezberdinak sortzen dituzte, pribatutasun mailaren arebera sailkatuz. Programaren barruan tren geltokia, txirrindula gordegailua, kafetegia eta denbora baterako migranteen etxea aurkitzen dugu. Esan bezala nahiko programa mixtoa da, eta pribatutasun maila minimo batzuk bete behar dira, egoera ezberdinak emango baitira eguneko ordu ezberdinetan.




Hala ere, migranteen etxearen helburua ez da soilik hauek hartzea, baizik eta integrazioa bultzatzea, eta hori dela eta zuzeneko lotura dauka inguruarekin, bai eraikinaren barrutik zein kanpoaldean (Ortu batzuekin esaterako). Horrela, nahiz eta ohiko migranteei bideratua egon, gela handi bakarrarekin, espazio bat erreserbatu da, akaso familia handi batentzako edo, egoera berezietarako, alegia.Eraikin osoan zehar sozializazio eta deskantso guneak pentsatu dira, premiazkoak baitira CIEs bat ez sortzeko. Taberna eta aterpetxearen arteko elkarlana edota erlazioa ere sustatu nahi da, eta hori dela eta sukaldea konpartitzen dute, bai kanpokoentzako zein aterpetxekoek aprobetxatzeko. Gainera, ortutik ateratako produktuekin hornitzea izango zen helburuetako bat, izan ere hauek beharraren arabera handitu daitezke.



Bestalde, eraikinaren goiko aldea irigarria izatea proposatzen da, trenaren hangarrera heltzeaz gain plaza ezberdinak sortzeko. Bada, grada bat ere eraikitzen da hangarraren beharrezko elementuen gainean inguruaz gozatzeko eta espazio atsegina sortzeko, paduretara begira.