jueves, 4 de octubre de 2018

Erresilientzia

Proiektuari heltzerako orduan, eta antzerako lanak aztertu eta gero, honako hitza izan beharko luke gakoa. Urarekin eta honen gorabeherekin jolastu beharra dago, honi modu aske batean mugiarazten uzten. Bada, ez dugu ahaztu behar proiektua biotopo batean landuko dugula, beraz, ahalik eta errespetu handienarekin ibili beharko gara.

Horrela, urperagarriak diren parkeak eta horrelako hainbat proiektu aztertu ondoren, zerbait faltan somatu dut; hau da, ura behera egiten duenean soilik paseo moduko espazio bat sortzen da, eta aldiz goian dagoenean bakarrik ikusteko balio duela dirudi. Buelta pare bat eman ondoren, ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoarekin, ez naiz oso urrutira joan erreferentzia baten bila. Hara non, hondartza aztertzea otu zait. Bi egoera guztiz ezberdinak errepikatzen dira bertan ziklikoki, eta paradoxikoki, aztertutako proiektuekin alderatuta, hondartzak beti dauka mugimendua eta aldi oro etekina ateratzen zaio.



Honekin batera, Asturieseko Luanco herriko tenis txapelketan erreparatu dut. Kuriosoa da nola herriko batzuek hasi zuten betiko ohiturei jarraituz eta nola lortu duten kategoria handiko txapelketa antolatzea. Estadio bat eraikitzen dute egun horietarako eta marea jaisten denean tenis zelai bezala funtzionatzen du, bestela, gradak dituen igerilekua da.
















Hala ere, lehen aipatu legez, gure kasuan biotopo batean egingo dugu lan, beraz, kontu handiarekin ibili beharko gara naturarekin. Honelako adibideak gehienbat hareazko hondartzetan ematen da, nukleo urbanoetatik gertu; eta tamalez bertan naturak (animalia eta landareek) presentzia gutxi edukitzen dute.

Biotopoa erresilientzia espazio handia bihurtzea da helburua, betiere errespetuz eta esku-hartze mugak ondo zehaztuz.