viernes, 22 de diciembre de 2017

Pau entrega

Pau birgaitzen izena darama proiektuak, izan ere birziklapena ardatz, degradatutako gune industriala biziberritzea du helburu. Horrela bada, proiektu txikiz osatutako plana da, ezen fase ezberdinetan ulertu beharra dago, eta pertsonak dira oinarria.

Horrela bada, hasierako egoeran jada existitzen ziren espazio publikoak eta gune potentzialak aztertu ditut. Hauek abiapuntutzat hartuta eraikinen analisi bat egin dut, egiturak analizatu eta beharrezko hobekuntzak planteatuz. Beste eraikin batzuk ez zeuden egoera onean edota ez zioten mesederik egiten proiektuari. Horrela bada, analisi zein proiektatzearen momentuan kodigo bat planteatu dut, kolore ezberdinekin. Honakoa oinean, ebaketan eta 3D faseetan antzeman daiteke. 



Jada egoera onean zeudenak, erabilera batekin, grisez markatu ditut. Bota beharrekoak edota hasiera batean gune bereziki potentzialak edo aldaketa fasean zeudenak, gorriz eta transparentzia batekin; eta bukatzeko, urdinez jada aldaketa gauzatu denean.

Bestalde, zoladuraren markek bere esanahia eta zergatia daukate. Produkziora bideratutako eremuetan nolabaiteko adokina planteatu dut, lan eremu guztiak haien artean lotuz, izan ere haien artean retroalimentatzen dira, bai lanari dagokionez baita auzoaren sorrera eta garapenari dagokionez. Esaterako, zurgintza tailerrak berrikuntzetan lagun dezake edota birgaitze plantarekin elkarlanean ibili, eta ortutik ateratakoa ondoko kooperatiban landu edota ultramarinosean saldu.

Bestalde, ibai ondoko graden alboan paseotxo bat ere planteatu dut, pabimentu erosoago batekin, baita liburutegi eta atertpetxearen artean, zuhaitzekin batera. Beste gune guztia konektatuta dago, ez dago oztoporik eta segurtasuna eta askatasuna eskaintzen du.



Bestalde, eskubian hipotesi pertsonalaren faseak azaldu ditut, beti ere kontuan izanda ez dela zertan garapenaren jarraipen zehatza izan, izan ere bizilagunek aukeratu beharko dute. Helburua auzo autoefizientea lortzea da, autogestioan oinarritua. Honekin batera testua agertzen da, garapenaren azalpena indartzeko, hitz gakoak azpimarratuz irakurketa eskematizatu eta errazteko.

Ebaketa bi ere gehitu ditut, bata orokorra dena, espazio guztia hartzen duena eta bestea hiru gune garrantzitsu, ezen plazak agertzen diren, plaza nagusia, parkea eta ortua, hauen arteko erlazioa ulertzeko. Lehen aipatutako kodigoa ere antzeman daiteke, baita egiturak ere.

Bukatu gabeko proiektu teorikoa da, oinarria planteatzen dena eta jarraitasuna airean gelditzen delarik, pertsonen esku.