jueves, 25 de septiembre de 2014

PAPIROFLEXIAZKO PROIEKTUA (1. eta 2. saiakerak)

Hau da egindako lehenengo proiektua, papiroflexiaz egindako eraikin bat.

Lehenengo klasean, egunkariko orriekin eraikuntza bat egin behar genuen, dolesturak bide, hutsa izan behar zuen, espazio bat eduki  bere baruan eta honekin batera bere bi aldeak lurrean egon behar ziren. Gainera , mugikor baten pisuari eusteko gai izan behar zen. Horrela, eraikitzera ekin genion.

Etxerako, aldiz, nahiz eta ariketaren funtsa bera izan, oraingoan material zurrunago bat erabiliko genuen, A3 orri bat. Hasieran, praktika hartzen joateko  A4 batekin trebatu nintzen, hainbat modelo ezberdin sortuz.

Ikus daitekeenez, dolesdurak gehitu heinean zailtasuna handiagotzen da. Baita ikus daitzeke forma ezberdinak eta atzean jada A3 batean egindako lehenengo lana,

Hurrengo klasean, bigarren saiakerari ekin genion. Guk aurretik egindako erakina, nolabait esatearren, eboluzionatu behar genuen, bada dolesdura gehiagorekin, zurruntzen edota mzketaren bat egiten,

Hau izan zen bigarren saiakera honen emaitza:


Horrela ba, baneukan beste emaitza eboluzionau bat, dolesdura gehiago zituena. Oraindik mozketarik ez; izan ere froga bat egin nuen eta ez nuen modua aurkitzen horrek ni konbentzitzeko.

Hauek litzateke piezaren bistak (aurretikoa, goitikoa eta albotikoa) eta 3Dn egindako berreraikuntza.


Azkenik, mozketekin hainbat froga egin eta gero, (karratuak, hirukiak...) zirkuluak eman zidan emaitzarik gustokoena, honakoa delarik:

 
Azkenengo apunte bat. Ez al du bigarren saiakerak argituta dagoenean San Mameseko estalkiaren antza, honakoa ere argitzen denean? Bakoitzak erabaki dezala!