jueves, 20 de diciembre de 2018

Zarautz2050

2050 urtean kokatzen da aurtengo proiektua, Zarauzko herrian. Gaur egungo egoera honela jarraituz gero, itsas maila dexente igoko dela egiaztatuta dago. Gaur egun ere, talde ekologistek duela urte batzuk abisatu zutena ezin dute ezta gobernu atzerakoienek ukatu. Hori dela eta, zein da arkitekturak jokatu beharko duen papera? Bada, erresilentzia lantzen hasi beharko gara, ez badugu nahi kaosean murgildu.




Planteatu zaigun azera da, gaur egungo Zarauzko San Pelaio tren geltokia dagoen tokiangeltoki intermodal bat eraikitzea, busak, trenak eta txirrindulak izango direlarik kontuan hartu beharreko garraiobide nagusiak.

  


Kokapena ez da edonolakoa, izan ere naturgune garrantzitsu baten ondoan gaude, paduraz inguratuta. Hori dela eta, ingurugiro berezia da, eta lehen aipatutako mareen igoerak berebiziko garrantzia izango du. Nire kasuan, proiektuaren gakoa hasieratik bideratuta egon da padura hauen azalera handitzera, gaur egun gehiegi artifizializatutako ibaiari nolabait ateak ireki eta hedatzen uzteko. Bada, marraztutako hiru lerroek hiru egoera ezberdin irudikatzen dute, baina ulertzen da espazio guztia urperagarri bezala.

Azkenean, helburua espazio erresiliente bat sortzea da, "hondartza handi bat" sortzea alegia. Ezen egoera ezberdinetan funtzionatuko duen. Horretarako gaur egungo bideak birmoldatuko dira, batez ere ibilgailuentzako direnak, eta oinezko zein txirrindulazkoak gehitu. Horrela, uraren eraginez aldatzen doan ekosistema aurkituko dugu, gaur egungoa baino aprobetxagarriagoa; paseatzeko, kirola egiteko, naturaz gozatzeko, landatzeko...

Proiektua planteatzerako orduan oso kontuan izan da momentu oro jada inguruan existitzen dena. Egia da, lehen esan legez padurak handitu direla eta gune inundagarria sortu dela, baina hori izan da lehentasuna eman zaiolako bertako hezegunea errekuperatzeari.






Bada, gakoa edo funtsa izan da gaur egungo geltokian atxikitu eta hortik ingurura zabaldu, nolabait akordeoi bat bezala. Hormigoizko pantaila hauek espazio ezberdinak sortzen dituzte, pribatutasun mailaren arebera sailkatuz. Programaren barruan tren geltokia, txirrindula gordegailua, kafetegia eta denbora baterako migranteen etxea aurkitzen dugu. Esan bezala nahiko programa mixtoa da, eta pribatutasun maila minimo batzuk bete behar dira, egoera ezberdinak emango baitira eguneko ordu ezberdinetan.




Hala ere, migranteen etxearen helburua ez da soilik hauek hartzea, baizik eta integrazioa bultzatzea, eta hori dela eta zuzeneko lotura dauka inguruarekin, bai eraikinaren barrutik zein kanpoaldean (Ortu batzuekin esaterako). Horrela, nahiz eta ohiko migranteei bideratua egon, gela handi bakarrarekin, espazio bat erreserbatu da, akaso familia handi batentzako edo, egoera berezietarako, alegia.Eraikin osoan zehar sozializazio eta deskantso guneak pentsatu dira, premiazkoak baitira CIEs bat ez sortzeko. Taberna eta aterpetxearen arteko elkarlana edota erlazioa ere sustatu nahi da, eta hori dela eta sukaldea konpartitzen dute, bai kanpokoentzako zein aterpetxekoek aprobetxatzeko. Gainera, ortutik ateratako produktuekin hornitzea izango zen helburuetako bat, izan ere hauek beharraren arabera handitu daitezke.



Bestalde, eraikinaren goiko aldea irigarria izatea proposatzen da, trenaren hangarrera heltzeaz gain plaza ezberdinak sortzeko. Bada, grada bat ere eraikitzen da hangarraren beharrezko elementuen gainean inguruaz gozatzeko eta espazio atsegina sortzeko, paduretara begira.



jueves, 4 de octubre de 2018

Erresilientzia

Proiektuari heltzerako orduan, eta antzerako lanak aztertu eta gero, honako hitza izan beharko luke gakoa. Urarekin eta honen gorabeherekin jolastu beharra dago, honi modu aske batean mugiarazten uzten. Bada, ez dugu ahaztu behar proiektua biotopo batean landuko dugula, beraz, ahalik eta errespetu handienarekin ibili beharko gara.

Horrela, urperagarriak diren parkeak eta horrelako hainbat proiektu aztertu ondoren, zerbait faltan somatu dut; hau da, ura behera egiten duenean soilik paseo moduko espazio bat sortzen da, eta aldiz goian dagoenean bakarrik ikusteko balio duela dirudi. Buelta pare bat eman ondoren, ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoarekin, ez naiz oso urrutira joan erreferentzia baten bila. Hara non, hondartza aztertzea otu zait. Bi egoera guztiz ezberdinak errepikatzen dira bertan ziklikoki, eta paradoxikoki, aztertutako proiektuekin alderatuta, hondartzak beti dauka mugimendua eta aldi oro etekina ateratzen zaio.



Honekin batera, Asturieseko Luanco herriko tenis txapelketan erreparatu dut. Kuriosoa da nola herriko batzuek hasi zuten betiko ohiturei jarraituz eta nola lortu duten kategoria handiko txapelketa antolatzea. Estadio bat eraikitzen dute egun horietarako eta marea jaisten denean tenis zelai bezala funtzionatzen du, bestela, gradak dituen igerilekua da.
















Hala ere, lehen aipatu legez, gure kasuan biotopo batean egingo dugu lan, beraz, kontu handiarekin ibili beharko gara naturarekin. Honelako adibideak gehienbat hareazko hondartzetan ematen da, nukleo urbanoetatik gertu; eta tamalez bertan naturak (animalia eta landareek) presentzia gutxi edukitzen dute.

Biotopoa erresilientzia espazio handia bihurtzea da helburua, betiere errespetuz eta esku-hartze mugak ondo zehaztuz.

martes, 11 de septiembre de 2018

Lehenengo burutapena

Aurtengo lana Zarauzko Iñurritza espazio babestuaren eta herriarentzat sekulako muga suposatzen duen trenbidearen ondoan garatuko da. Bertan, suhiltzaileen eraikinaren ondoan, kasik abandono egoeran dagoen espazioa du, ibaiaren inguruan hedatzen dena.

Aurreko urtean bezala urperagarritasuna landuko dugu, eta hona hemen orain arte hirigintzan txarto egindako adibiderik argiena. Izan ere, bi horma jarri dizkiote ibaiari berari eta horrela epe labur batean arazoa konpondu dute.

Bada, pare bat buelta eman beharko diogu egoerari eta modu honetan parkea Iñirritzaren parte integratu eta baita herriarekin kohesionatu. Horretarako honako adibide hauek aztertu ditut. Hiru parkeek urarekin dute erlazioa, bakoitza bere neurrian eta forman, zeren eta batek modu naturalean bereganatzen du urperagarritasuna eta besteak artifizialagoak direla esan genezake.

Hainbat ekintza uztartzen dira, erabilera ezberdinak eskainiz. Sinpletasunetik hasita (DJArquitecturaren proiektua) eta ingurua oso ondo ulertuz, teknologia berrienen erabilerara arte (Madrilgo Toyo Itoren Gavia parkea).

Hona hemen aztertutako parkeei buruzko informazioa:

Toyo Itoren Gavia parkea:

https://www.plataformaarquitectura.cl/cl/02-255461/obras-del-parque-sustentable-disenado-por-toyo-ito-para-madrid-siguen-abandonadas-despues-de-6-anos

https://proyectos4etsa.wordpress.com/2013/01/22/el-parque-de-la-gavia-2003-toyo-ito/

Alacanteko Parque La Marjal:

http://www.i-ambiente.es/?q=blogs/parquelamarjal-un-parque-urbano-inundable-como-solucion-inteligente-y-sostenible

DJArquitektoen parkea:

http://djarquitectura.com/non-solid-landscape/